Bideen zerrenda

2013/02/01

Sant Llorenç de Montgai - El Aberroncho (5c, 90 m, derrigorrez 5b) eta Memoria selectiva (5b, 80 m, derrigorrez 5a)

PARET DE LA FORMIGUERA
Horma honetara bueltatzen gara neguko goizeko eguzkiaren berotasunaren bila. Deskribatzen diren bi bideak bata bestearen atzetik egin daitezke. Eskalada egun polit bat lortuko dugu horrela.

El Aberroncho   (5c, 90 m, derrigorrez 5b)
Orain dela gutxi irekitako bideak kanal bat aprobetxatzen du eskalada luzatzeko. Bigarren bilgunea eraztunez hornituta rapelatzeko prestatuta dago.

L1 (35 m, 5 aseguru, 5a). Lehenengo asegurua aurkitu arte kanaletik igo. Lehenengo metroak grada modukoak dira. Gero zeharkaldi txiki bat eskuinera apur bat estutu behar den pasagunea duen gilbortxoa aurkitzeko (ongi babestua). Azkenik, bilguneraino, plaka etzana. Bigarren eta hirugarren aseguruen artean enpotratutako fisurero bat dago.
L2 (25 m, 6 aseguru, 4c). Hasieran plaka etzana, baina gero, azken metroetan, tentetzen doa. Azken metroak bertikalagoak dira, baina euste-leku onekin.
L3 (30 m, 9 aseguru, 5c). Tentetzen doan plaka. Azken aldera plakak kanpo aldera botatzen du. Zati hau ongi babestuta dago eta euste-leku onak ditu, baina besoz ongi ibili behar da.

Jaitsiera: 60 metroko 2 sokekin rapel bakarrarekin lurrean gara.

Materiala: 9 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h15min.
Behetik irekita: David Domínguez, Miguel Ángel García eta Juan Gutiérrez, ekaina 2012.


Memoria selectiva   (5b, 80 m, derrigorrez 5a)
Orain dela gutxi irekitako bidea. Bere azken bi luzeak zailtasunean jarraiak dira. Motza egiten da. Egokia bere alboko edozein bideekin konbinatzeko.


L1 (25 m, 4 aseguru, 4a). Hasieran apur bat bertikala den plakatxoa. Gero bidea asko etzaten da.
L2 (30 m, 8 aseguru, 5b). Erlaitz batera  iritsi arte plaka etzana. Gero plaka bertikala pasagune fin bateren batekin.
L3 (25 m, 8 aseguru, 5b). Tentetzen doan plaka, erdi aldera pasagune fin batekin. Oso ongi txapatua.

Jaitsiera: R1 eta R2 bilguneak eraztunik gabe aurkitu genituen eta horregatik "Normal" bidetik jaitsi ginen.

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala.
Arrola: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h.
Nork ekipatua: Llúis Olóndriz eta Joan R. Segura, Sergi Miranda eta Charli Delafuente-ren laguntzarekin, urria 2011.

No hay comentarios:

Publicar un comentario