Bideen zerrenda

2013/01/17

Sant Llorenç de Montgai - Info

Lleida hiriburutik 40 km eskasera egon arren lasaitasunaz beteriko lekua da Sant Llorenç de Montgai. Herria txikia da, baina oso atsegina. Bikote oso zintzo batek daraman aterpea dago herrian bertan. Instalazioak oso onak ditu (Refugi La Cova; Tel 691807581, Eva-taz galdetu). Herrian ez dago dendarik, baina, zerbait behar izatekotan, kotxez 10 minutura Balaguer dago. Herri handiagoa da eta bertan denetik aurki daiteke.
Ingurua klima lehor bat izateagatik bereizten da eta, beraz, udaberrian, udazkenean eta neguan eskalatzeko aukera ederrak eskaintzen ditu. Udaran bero asko egiten du, baina bere orientazioagatik itzalean zeuden bideak daude eta, beraz, udaran ere eskalatzeko aukera dago.


Hormak kotxez mugitura herritik 5 minutu eskasera daude. Neguan goizeko 10etatik aurrera eguzkiak bete-betean ematen die eta, pantanoak sortzen duen behe-lainoa ez bada, oso goiz eskalatzen has daiteke eta egun oso aprobetxatu. Behe-lainoa bada, ordu horretarako Formiguera horman (altuago baitago) eguzkiak jotzen du eta eskalatzen has daiteke  lasai-lasai (abenduak 27an kamisetan eskalatzen egon gara).
Arroka kareharrizko tillita da. Kaltzio karbonatoagatik eta hareagatik gogortu diren kareharrizko harri blokez osatuta dago. Bloke horiek tamaina desberdinekoak dira jatorri glaziarra baitute. Itsasgarritasun oso oneko eta euste-lekuz beteriko arroka da.
Eskalada jarduera inguru hauetan dagoen ferratarekin ("Cagate Lorito" ferrata oso zaila) edo Roca del Bous historiaurreko aztarnategi Neandertalera bisitarekin konbina daiteke (aterpean galdetu).


Iristeko: Lleidatik Balaguer aldera jo. Bertan Camarasara eramaten duen C13 errepidea hartu. Camarasara  iritsi baino kilometro bat lehenago Sant Llorenç de Montgaiera eramango gaituen errepidea hartzeko bidegurutzea aurkituko dugu.


Contrafort del Cilindre edo Cilindret
Inguru  honetako arrokarekin lehen kontaktua izateko egokia izan daitekeen tokia da, hurbilketa are motzagoarekin. Oso ongi ekipatua. Ziurrenik San Llorenç-eko bide errazenak dira.
Dirudienez, lehen, militarrak entrenatzen ziren tokia zen eta burilez josita omen zegoen. Lluís Olòndriz, Sergi Miranda eta Juan Ramón Segura-k berrekipatu dituzte. Umeentzat oso egokiak dira eta, beraiek beraien blogean dioten bezala (http://escaladaperatontos.blogspot.com.es), 70 urtetik gorakoentzat ere.
Hurbiltzeko: P aparkalekuan kotxea utzi (edo P1ean; ikus marrazkia). El Contrafort  aurre-aurrean geratzen da. Roca del Bous-era doan bidezidorra  hartuz  2 minututan hormaren oinean gaude.



No hay comentarios:

Publicar un comentario