Ingurua
klima lehor bat izateagatik bereizten da eta, beraz, udaberrian, udazkenean eta
neguan eskalatzeko aukera ederrak eskaintzen ditu. Udaran bero
asko egiten du, baina bere orientazioagatik itzalean
zeuden bideak daude eta, beraz, udaran ere eskalatzeko aukera dago.
Hormak
kotxez mugitura herritik 5 minutu eskasera daude. Neguan goizeko 10etatik
aurrera eguzkiak bete-betean ematen die eta, pantanoak sortzen duen behe-lainoa
ez bada, oso goiz eskalatzen has daiteke eta egun oso aprobetxatu. Behe-lainoa
bada, ordu horretarako Formiguera horman (altuago baitago) eguzkiak jotzen du
eta eskalatzen has daiteke lasai-lasai
(abenduak 27an kamisetan eskalatzen egon gara).
Arroka
kareharrizko tillita da. Kaltzio karbonatoagatik eta hareagatik gogortu diren
kareharrizko harri blokez osatuta dago. Bloke horiek tamaina desberdinekoak
dira jatorri glaziarra baitute. Itsasgarritasun oso oneko eta euste-lekuz
beteriko arroka da.
Eskalada
jarduera inguru hauetan dagoen ferratarekin ("Cagate Lorito" ferrata
oso zaila) edo Roca del Bous historiaurreko aztarnategi Neandertalera
bisitarekin konbina daiteke (aterpean galdetu).
Iristeko: Lleidatik Balaguer aldera jo.
Bertan Camarasara eramaten duen C13 errepidea hartu. Camarasara iritsi baino kilometro bat lehenago Sant
Llorenç de Montgaiera eramango gaituen errepidea hartzeko bidegurutzea
aurkituko dugu.
Contrafort del Cilindre edo Cilindret
Inguru
honetako arrokarekin lehen kontaktua izateko egokia izan daitekeen tokia da, hurbilketa are motzagoarekin. Oso ongi ekipatua. Ziurrenik San Llorenç-eko bide errazenak dira.
Dirudienez,
lehen, militarrak entrenatzen ziren tokia zen eta burilez josita omen zegoen. Lluís
Olòndriz, Sergi Miranda eta Juan Ramón Segura-k berrekipatu dituzte. Umeentzat
oso egokiak dira eta, beraiek beraien blogean dioten bezala
(http://escaladaperatontos.blogspot.com.es), 70 urtetik gorakoentzat ere.
Hurbiltzeko: P aparkalekuan kotxea utzi (edo P1ean; ikus
marrazkia). El Contrafort aurre-aurrean
geratzen da. Roca del Bous-era doan bidezidorra
hartuz 2 minututan hormaren
oinean gaude.
0 comentarios:
Publicar un comentario