© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2014/10/12

Orain dela gutxi Interneten nenbilela mendikateko foro batean (lotura) Eginoko iturriaren sektorean zegoen hiru luzeko bide bati buruz aipamen bat aurkitu nuen. Atentzioa deitu zidan eta Eginora hurbildu garen lehenengo aukeran bide hori probatzera animatu gara.
Asko gustatu zait, oso bide erraza da eta oso ongi ekipatua dago. Luze anitzeko bidetan mugitzen ikasten hasteko, ikastaroetarako edo haurrak eramateko bide aproposa da. Ez da preseski egitera joateko bide bat, baina eskolara luze bateko bideak egitera joan eta zerbait desberdina egin nahi duen horentzat, eguna beste jarduera desberdin batekin amaitzeko aukera polita izan daiteke.

Iristeko: Egino (edo Araia) herrira hurbildu eta bertatik Lezera.

Hurbiltzeko: Iturriko sektorera oinez igo (10 min). Gure bidea aurkitzea erraza da. “Señor, si señor” eta “Thelma y Louise” bideen artean aurkitzen da. Bi bide horiek kimikoekin ekipatuta daude eta gurea, aldiz, paraboltekin. Horrez gain, ia lurrean, gerriaren mailan, urre koloreko txapa duen parabolta aurkituko dugu, bidea zein den aurkitzea gehiago erraztuz.

L1 (25 m, 6 aseguru, 4a). Euste-leku ugari dituen plaka bertikala hasieran. Ondoren etzan egiten da eta erlaitzez banandutako plakatxoetatik igotzen da. Bilgune erosoa katez lotutako bi parabolt eta eraztunez osatua.
L2 (30 m, 8 aseguru, 4a). Gradez banandutako plakatxo segida. Bilgune erosoa eraztunak dituzten bi paraboltez osatua.
L3 (25 m, 6 aseguru, 4b). Plakatxo bat beheko zatian eta euste-leku on ugari dituen diedrotxo bat amaieran. Kalitate oneko arroka duen luzea. Bilgune erosoa eraztunak dituzten bi paraboltez osatua.


Jaitsiera: Bidetik rapelatzen.

Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hego-ekialdea
Iraupena: 1h-1h30min (igo eta jaitsi).
Nork irekia: Iñaki Lerma, 1981. Paraboltekin birrekipatua 2011ean.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

1 comentario:

  1. Norbaitek bidearen eta ekipatzaileen izenak badakizki, eskertuko nioke informazioa.

    ResponderEliminar