© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2014/09/11

Lehenengo eta seigarren luzeak kenduta, zailtasunean oso mantenduak ez diren luzeak dituen bide erraza. Zailtasunak puntualak dira eta arroka oso onean eskalatzen da. Oso ongi ekipatua dago eta pasagune zailak oso ongi babestuak daude. Bidea ez da ezer bertikala eta eskuineko terraza eta kanalak erabiliz edozein momentuan uzteko aukera dagoela ematen du.
Lehenengo luzean agian hobe da lehenengo hormatxoa ez egitea. Bideari ez dio gauza handirik gehitzen. Hori eginik bideari jarraitasun handiagoa ematen zaio eta lehenengo plakan sokako lehenengoari hobeto babesten zaio.

Iristeko: Balneario de Panticosa delakora hurbildu eta bertan dauden aparkalekuren batean kotxea utzi.

Hurbiltzeko: Casa de Piedra aterpearen atzean jaiotzen den bidea hartu (GR-11). Bide horrek Bachimaña aterpera eramaten du. Igotzen hasi eta 15 minutu ingurura Caldares errekak dituen ur-jauzi baten albotik pasatuko gara. Beste igoera zati labur batek “llanos de Bozuelo” delako lautadan utziko gaitu. Gure ezkerrean Mogli ertzaren profila modu argi batean nabari da. Bidearen oinarrira hurbildu mugarriak  jarraituz. Kotxetik guztira 35-40 min. Monolito batek bidearen hasiera adierazten du.

L1 (30 m, 5 aseguru, 5a). Pasagunetxo arrarotxo bat duen 4 metro inguruko hormatxoa hasieran. Ondoren, plaka etzan eta leun baten oinarrira iristeko, oinez egiten den 10 metro inguruko zatia. Erdi aldera pasagunetxo fin bat duen itsasgarritasunezko plaka etzana. Oinez fidatu beharra dago.
L2 (30 m, 6 aseguru, 4b). Pinura iritsi arte, gradak. Sabaia gainditzeko pinuaren laguntzaz egiten da. Pinu gainera igo behar da (“pinuaren pasagunea”). Ondoren, bilgunera iritsi arte, grada etzanak.
L3 (25 m, 4 aseguru, 4a). Gradak hasieran eta pinuaren ondoren plakatxo bat.
L4 (25 m, 3 aseguru, 3a). Krestatxo etzana.
L5 (25 m, 3 aseguru, 3b). Gradak hasieran. Ondoren ezker aldera egin eta lurrez jantzitako kanala zeharkatu ondoren plakatxo bati ekin behar zaio. Hori gainditzerakoan, bilgunera hurbiltzeko, ezker aldera zeharkaldi horizontala egin behar da.
L6 (30 m, 7 aseguru, 5a). Hasieran oso ongi babestuta dagoen plaka leuna, oso polita, itsasgarritasunezko pasagunetxoekin. Azken metroak “zimurtutako” plaka bitxi bat. Bilgunea pinu handi batean. Hobe da hemen egitea eta ez R6bis bilgunean lagunarekin komunikazio hobeagoa izateko.
L6bis (5 m). Oinez hurrengo bilgunera hurbildu.
L7 (30 m, 4 aseguru, 4c). Bere ezker aldetik hobeto igotzen den plaka bertikal laburra hasieran. Gero amaieran sabeltxo bat duen itsasgarritasunezko plaka etzana. Azkenik plaka etzan batek azken bilgunean (pinuan) uzten gaitu.



Jaitsiera: Eskuin aldera egiten duten mugarriak jarraitu. Hamar minututan Bachimaña aterpera doan bidean gara berriro.

Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Granitoa.
Orientazioa: Hego ekialdea.
Iraupena: 1h45min.
Nork ekipatua: Luís Royo, Carlos Budría, Carlos Roy eta Julio Benedé, 2013.



Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario