© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/05/22

Aukeratzen den R2 bilgunearen arabera, bi irteera desberdin dituen bidea. Ongi ekipatua dago, baina ongi dator friends edota fisurero batzuk eramatea, azken bi luzeetan urrutiratzeren bat babesteko edo ekipamendua osatzeko. Lehen luzea da zailtasunean mantenduena. Beste bi luzeetan zailtasun mugatuagoak dira: pitzatutako azken plaka bertikala ezkerreko bariantean eta blokeozko pasagune bat (aseguruak gertu) eskuineko bariantean.
Bidea haritzaren ezkerrean hasten da. Pare bat metro ezkerrera arroka-zubiz ekipatuta aurkituko dugun lerroak gure bidea hobeto identifikatzen lagunduko digu. Haritzaren eskuinean beste parabolt lerro bat dago. Bigarren bilgunetik bariante batetik bestera pasatzeko aukera dago. Ezkerreko barianteko azken luzeko erditik ere eskuineko bariantera pasatzeko aukera dago.

OHARRA: Joan Baraldések idatzitako ohar batean bide honen alboan beste bide berri bat ireki dela ohartarazten da. Bide berriaren izena "Directa Carla Alarcon" da. Bi bideak oso gertu daudenez nahasteko aukera dago. Beraz eskalatzen hasi baino lehen komeni da hurrengo blogean aurkituko dugun informazioa ondo aztertzea: 

Acceso y aproximación: Ver ésta entrada.
Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

L1 (30 m, 11 aseguru, 4b). Oinentzat eta eskuentzat zulo eta euste leku pilo bat dituen plaka bertikal zoragarria. Azken asegurua zuhaitz handi batean kokatuta dago. Jaisterakoan rapela egiteko prestatuta dago. Bilgunea 4 metro gorago aurkituko dugu.
L2 (30 m, 2 aseguru, 5a). Fisurero txikiak edota friendsak ipintzeko aukera ematen duen 6-7 metro inguruko pitzadurak dituen plakatxoa. Lehen asegurua 10 metro ingurura, plakatxo trinko batean, dago. Bigarren aseguru horretatik bi aukera ditugu. Lehena zuzen jarraitzea da. Bi plakatxo gainditu beharko ditugu bilgunea iritsi baino lehen (bigarren asegurua azken plakatxoan). Bigarren aukera eskuin aldera jo eta, asegururik gabe, eskuineko R2 bilgunea bilatzera joatea da.

Ezk. Bar.
L3 (30 m, 6 aseguru, 5b). Plakatxo bat bilgunetik irteterakoan. Pitzadura horizontala gainditu eta ondoren plakatxo bat. Plaka zimurtu bat eta grada batzuk pitzadurak dituen azken plaka bertikalaren oinarrian utziko gaituzte. Azken metro hauek aurkituko ditugun bi aseguru bakar horien artean zerbait ipintzeko aukera ematen dute.

Esk. Bar.
L3 (35 m, 9 aseguru, 5c). Bilgunetik irten eta plakatik igo zuhaitz handiaren itzalpean dagoen erlaitz batetaraino. Arroka trinkoz osatutako plakatxo bertikalari ekin. Pasagunetxo finaren bat du eta ezker aldera joz igo behar da. Pitzadu baten oinarrira iritsiko gara. Ezkerretik igoz gilbortxo bat duen plakatxo bertikal bati ekin behar zaio, baina aseguruak gertu daude. Dirudienez (beste erreseña batzuetan horrela diote) pitzaduraren eskuinetik irteteko aukera omen dago (IV, parabolt 1), baina ezin dut ziurtatu ez genuen egin eta.


Jaitsiera: Ezkerreko bariantetik rapelatzen. 30 metroko hiru rapelekin lurrean gara . 60 metroko sokarekin ongi egiten da.

Materiala: 11 zinta + bilgunerako materiala. Friends edota fisurero batzuk azken bi luzeetan urrutiratzeren bat babesteko edo ekipamendua osatzeko.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h30min.
Nork ekipatua: J. Baraldés eta X. Solá, 2008ko ekaina.


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario