© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2020/08/07

 Sendero Limiteko kideek azken urte hauetan eginiko lanaren ondorioz Panticosako Bainuetxea eta bere inguruak udaran eskalatzeko leku aproposak bihurtu dira. Beste lekuetan beroagatik ezin denean eskalatu, hemen egun osoan eskalatzen uzten duen Pirinioetako freskotasuna aurkituko dugu. Goizez, zein arratsaldez eskala daiteke. Horri arrokaren kalitatea, bideen zailtasuna (batzuk oso eskuragarriak) eta luxuzko ekipamendua gehitzen badizkiogu ez da harritzeko egunetik egunera jende gehiago hurbiltzea leku honetara eskalatzea.

Zonalde honetako bide gehienen kokapena erakusten duen mapa eskuragarri uzten dizuet. Ideia bat izateko ere, hurbilketa eta itzuli batzuen denborak ere gehitu ditut. Aipatu behar dut denbora horiek gutxi gorabeherakoak direla “modu lasaian” eginikoak baitira.

Aholku bat. Llanos de Bozuelo-ra edo Pared de la Cascada-ra hurbiltzeko nik nahiago izaten dut GR-11 erabili beharrean “Machos” bidea erabiltzea.  GRa oso masifikatua egoten da udaran (mendizaleekin eta mendizaleak ez direnekin)  eta igoera lasai bat nahi baldin baduzu hori da aukera. GRtik baino 5 min gehiago behar izaten dira, baina tira, lasaitasunak ongi merezi duen denbora izaten da. Gainera igoera pixkanakakoagoa da eta erritmoa hartuz, beste bidea baino erosoago da (niretzat behintzat).


Informazio erabilgarria duen beste post bat: 
viajandoenfinde.

Cambiar idioma (Castellano)

Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario