Urbedezen egiten dugun laugarren bidea da eta
gehien gustatu zaidana dela esan behar dut. Niretzat orain arte egin dudan
politena da. Ipotx bat bezala gozatu dut.
Lehen mailako harria, trinkoa eta postontzi
moduko helduleku askorekin, baina gogoratu ez dela eskola bat eta normala dela
mugitzen den zerbait aurkitzea.
Lehenengo bi luzeak plaka etzanen zehar egiten
dira, eta azkena, bai da bertikalagoa. Bidea ia hornituta dagoela esan daiteke;
izan ere, lehenengo bi luzeetan bakoitzean bi parabolt baino ez badaude ere,
autobabesak jartzeko aukera zabala dago eta arrokaren kalitateak konfiantza
ematen du. Azken luzea ekipatuta dagoela esan daiteke.
Ziur behin baino gehiagotan errepikatuko dugula
bide hau. Gu alboko "Mujer poderosa" bidea egiteko gogoz utzi
gintuen. Bide honen antzekoa denaren itxura du, maila eskuragarria eta
kalitatezko harkaitzarekin. Kontatuko dizuet.
Iristeko
eta hurbiltzkeo:
Ikusi hurrengo sarrera.
L1 (25 m,
2 aseguru, 4a).
Bloke handiak osatzen duen sabaiaren ezkerretik igotzen den harri trinkoko
plaka. Pixka bat bertikalagoa den erresalte bat bilerara iritsi aurretik.
L2 (25 m,
2 aseguru, 5a). Gozatzeko
luzea. Lehenengoaren antzekoa, bilerara iritsi aurreko azken 2 metroak izan
ezik.
Bileraren ezkerretik irten eta zuhaitztxoaren
bila joan (zinta baterako aproposa). Hortik, eskuinerako joera txikiarekin,
presa onak dituzten plakatik igo. Autobabesak jartzeko aukera ugari ditu tarte
horrek. Lehen parabolta zuhaixken atzean aurkituko dugu. Pasagune fina,
parabolt batez babestua, bilerara igotzeko. 2-3 metroko diedro laburra da, pixka
bat gehiago pentsaraziko gaituena.
L3 (30 m,
6 aseguru, 5a).
Plaka bertikala heldulekuekin. Laugarren paraboltetik ezker aldera egin. Azken
metroak helduleku onak dituzten pitzatutako plaken artetik egiten dira.
Jaitsiera: 20-30 metro oinez igo,
ezkerrera doan bidezidor nabarmena aurkitu arte. Bidezidor horretatik jaitsi
behar da.
Materiala: 8-10 zinta + bilgunerako
materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zinta batzuk eramatea ere ondo dator.
Arroka: Kareharria. Arroka
trinkoa eta kalitatezkoa.
Orientazioa: Hegoaldea.
Iraupena: 1h 30min
Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo
"Txintxa" eta Asier "Txibi", 2021eko martxoa eta apirila.
0 comentarios:
Publicar un comentario