Collegatsera hurbildu gara Marc Oilé,
Mariona Orfila eta Armand Ballart egileen Guia d 'Escalada Collegats, Baix
Pallars, Conca de Dalt liburuaren eta beste erreferentzia batzuen informazioarekin.
Hasiera batean, bost gehi mailako bide bat aurkitzeko ideia genuen, baina gure sorpresa
handia izan zen. Izerdi ederrak bota genituen lehen luzean. Gainera, ez da hain
erraza tranpa egitea, estutu egin behar da. Gero, Interneteko beste
erreferentzia batzuk bilatuta ohartu nintzen jada bazela jendea maila gehiago
ematen ziona. Adibidez, Luichyk 6b bat ematen dio (derrigorrez 6a) lehen
luzeari. Nire ustez errealitatera gehiago hurbiltzen den zailtasun maila. Beraz,
esan daiteke erreferentzia batzuetan agertzen dena baino gogorragoa dela bidea.
Bideak ekipamendu zaharra (spitak eta
burilak) eta modernoa (paraboltak) konbinatzen ditu. Bidean ez dago buril
askorik, eta daudenek "coca-cola"-zko txapak dituzte. Egia esan behar
baldin bada, ez dute konfiantza handirik ematen. L1 oso gogorra, estutzekoa eta
L7 gogorra eta teknikoa, lehen aseguruak burilak direlarik. Ez da lasai
arnasten nahiko goian dagoen parabolta txapatu arte. Dauden ipuru on pare
batean zintak jartzen baditugu (guk egin ez genuen gauza) lasaiago eskalatuko
litzatekeela uste dut. Gainera, ziur nago ipuruek hobeto eusten diotela eroriko
bati burilek baino. L5 eta L6 gozatzekoak. L2 eta L3, bi pasagune puntual
gogorrekin (L2 Rra igotzeko eta L3n pitzadura batean eta goiko blokeetan).
Arroka, oro har, kalitate onekoa. Azken luzean kalitatea zertxobait jaisten da.
Ezpel eremua zeharkatzen duen
trantsizio-luzea ez da inondik inora II edo III bat, erreferentzia batean baino
gehiagotan ikusi dudan modura. 4-5 metroko lur-horma bertikala bat da, oso
bertikala. Eskerrak sustrai batzuetan heldu eta zintaren bat jarri daitekeen,
bestela gaindiezina izango litzateke.
Bilerak leku erosoetan parabolt eta spit batez eraikiak. Ez dago ikusiz
kontakturik mantentzeko aukera luze gehienetan (L2, L5 eta L7an izan ezik), eta
errepidearen zaratak traba egin dezake komunikatzeko orduan.
Horman margotutako aurkituko dugu bidearen
izena, hori bai, oso lausoa. Lehen asegurua nahiko altu dago.
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Ikusi hurrengo sarrera.
Igoerako bidea hormara hurbiltzen
denean, soilgune txiki batean hormaren oinarriari hurbiltzeko aukera ikusiko
dugu. Jarraitu hormaren oinarria (ezpelekin borrokan) eta 2-3 metroko lur
irtengune bat topatuko dugu. Berau igo eta metro batzuk aurrerago, plataforma lurkara
batean, bidearen hasiera dago. U.B. letrak + gezi bat, bloke inkrustatu batean
margotuta (oso lausoa; ia ez da ikusten). 50 bat metro inguru bidetik.
L1 (40 m, 11 aseguru,
6a+).
Lehen asegurua lurretik 6-7 metrora. Horma bertikala, hasieran bolo onekin.
Gero sabel txiki eta kabroi bat, eta ondoren sabai bat, non estutu behar den. Plaka
etzan labur batek bigarren sabai baten azpian uzten gaitu. Honetan ere estutu
egin behar da (niri lehenengoan baino gogorragoa iruditu zitzaidan). Azken
metroak plaka batetatik jada errazago. Plataforma zabal eta eroso batean dago
bilgunea.
L2 (40 m, 9 aseguru,
5c).
Harri trinkoz osatutako plaka etzana, harmaila batzuetara igotzeko.
Harmailetatik eskuinera egin, plakatxo bati eta kanal labur bati ekin, bi plaka
labur bertikalen oinarrian jartzeko. Pasagune gogorra bigarrenean dago.
Estutzeko pasagunea, bilerara igotzeko.
L3 (25 m, 6 aseguru,
5c).
Eskuinerantz irten goranzko zeharkaldia eginez. Pitzadura pasagune arraro
batekin. Harmaila batzuek pasagune gogorren bat dute erresalte bertikal labur
batzuetan uzten gaituzte.
L4 (30 m, 1 aseguru,
4a).
Parabolt batekin babestutako plakatxo batetik irteten da. Euri-urak higatutako ezpelen
arteko bide-kanala. Oinez igotzen da, 4 m inguruko lur-horma bertikal batekin
topo egin arte. Eskerrak heldu ahal zaien sustrai batzuk dauden (baina ez lasai
igotzeko bezain beste). Sustrai horietan ipintzeko 3 edo 4 zinta eramatea
komeni da.
L5 (45 m, 11 aseguru,
4b).
Harri trinkoz egindako plaka luze etzana, helduleku onak dituena (boloak).
Lehenengo asegurua altu samarra da (5 bat metrora).
L6 (40 m, 5 aseguru,
4b).
Bi sabel txiki, bakoitza buril batekin babestua. Bigarren sabela gaindituta,
etzana den plaka handi batera ateratzen da. Erdi oinez eta lau hankatan igotzen da. Urrutiratzea aseguruen artean,
baina tartea erraza da.
L4 (40 m, 7aseguru,
5c).
Zeharbidean ezkerrerantz irten, etzana den plakan dagoen erlaitz txiki batetik,
sabai txiki baten azpian jarri arte (buril bat oinarrian). Zeharbidea zerbait
expo da. Sabaiaren gainean ipuru bat dago. Konfiantza handiagoa emango luke hor
zinta luze bat jartzeak burila erabiltzea baino. Fisura-diedro bertikal handira
hurbildu. Pasagune gogorren bat eta besteren bat teknikoa, oinak ondo jartzeko.
Azken metroakj errazagoak. Azken bilera deseroso samarra (lurrean).
Jaitsiera: Ikusi hurrengo
sarrera.
Eskularru batzuk eramatea ondo dator bizi-kablearekin
kanaletik behera jaisteko. Bidearen amaieratik autoraino jaisteko 35 minutu
inguru beharko ditugu.
Materiala: 11-12 zinta + bilgunerako
materiala. Zintak batzuk eramatea komeni da ipururen bat lotzeko eta
trantsizio-luzerako.
Arroka: Collegats-eko
konglomeratua.
Orientazioa: Hegoa. Bere
orientazioagatik udako arratsaldeetarako aproposa.
Iraupena: 3 h
1. igoera: César P.
Hurtado eta R. Sánchez, 1990eko iraila.
Nork
berrekipatua:
Cesar P. Hurtado..
0 comentarios:
Publicar un comentario