© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2025/10/09

Bideen zerrendarako lotura

Elektrolitos, Mujer poderosa edo Intifada bideekin konbinatuta, eskalada egun polit bat suerta daiteke. Bide semiekipatua.

Jatorrizko aipamenean lehen luzeari 6a zailtasuna ematen diote, baina guri errazagoa iruditu zitzaigun. Oinez fidatuta zutitu egin behar da lehen asegurua txapatu arte. Gero, bilatuz, euste leku onen bat badu eskuineko pitzaduran, eta 5c inguruan ateratzen da (baliteke gutxiago izatea; 5b). Gainera, A0 modura ere egin daiteke. Aipatzen dut, agian, baten bat lehen luzearen zailtasuna ikusita atzera bota delako.

Gainerako bidea kareharri trinkoko plaka etzanetatik doa. Gozamen ederra. Altuera sentsazio txikia.

Bidearen hasieran R0 egiteko parabolt bat jarrita dago.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikusi hurrengo sarrera.

 


L1 (20 m, 7 aseg., 5c). Oinez fidatzeko plakatxoa, lurretik altxatzeko. Lehen asegurua txapatu ondoren, eskuineko pitzadurako heldulekuekin ondo igotzen da. Gero plaka luze etzan bat, eskuineko babaresaren laguntzaz igotzen dena.

L2 (15 m, 0 aseg., II). Eskuinerantz zeharkaldia, erlaitz handietatik.

L3 (50 m, 4 aseg., 5a). R-tik irteteko pasagune txiki bat duen plakatxoa. Harmaila batzuek plaka handiaren oinarrian uzten gaituzte. Harri trinkoa eta itsasgarritasunezko eskalada. Amaieran, bi ezpel gurutzatu eta itsasgarritasunezko plaka bati eraso. Harmaila batzuek bilerara garamatzate (parabolt bat, ezkerreko pitzaduran friendsekin indartu daitekeena).

L4 (25 m, 0 aseg., 3c). Harmaila eta irtenguneetatik igo S handi bat eginez, lehenengo ezkerrera eta gero eskuinera. Plataforma handiko zuhaitzetako batean biltzea.

L5 (40 m, 2 seg., 4a). Hasieran parabolt batekin babesturako itsasgarritasunezko plaka. Gero, pixka bat ezkerrerako joerarekin igo (belar arrastoak dauden aldera). Ez dirudi, baina plakan heldulekuak eta zerbait jartzeko kokalekuak aurkituko ditugu. Goi goian, iltze batek bide onetik goazela adierazten digu. Harmailetatik eta lapiaz batetik amaitzen da. Bilera soka zati batez egindako arroka-zubi batean.

 




Jaitsiera: Pixka bat igo eta oinez jaitsi bidezidorretik.

Materiala: 7-8 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero sorta bat, baita ezpeletan jartzeko zinta batzuk ere.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoa

Iraupena: 1 h 45 min

Nork irekia/ekipatua: Mikel Pardo "Txintxa" eta Christian Pau, 2022ko martxoa.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario