Bide laburra, itsasgarritasun
oso ona duen granito zahar trinko batekin. Ez da berariaz egitera joateko bidea,
baina inguruan bagaude, eguneko jarduera bat betetzeko balio dezake, adibidez,
Integral a les Agulles de Solius.
Bide egokia hainbat
luzetako bideetan hasteko. Luze laburrak, inolako arazorik gabe elkar
daitezkeenak.
Eskalatzeko gogoarekin
geratzen bagara, eskuineko plaka handian dauden kirol-eskalada bideekin osa
dezakegu eguna.
Iristeko eta
hurbiltzeko:
Ikusi hurrengo sarrera.
L1 (20 m, 3
aseg., 3c).
Plaka etzana ezproitxo lauso batean.
L2 (20 m, 2
aseg., 4a).
Pixka bat igo eta zeharkaldi horizontal bat egin eskuinerantz. R baino lehen
beherantz egiten den pasagunea, bigarrenarentzat lehenengoarentzat baino
delikatuagoa.
L3 (15 m, 5
aseg., 5a).
Diedro-kanal bat hasieran eta ondoren plakatxo bat.
L4 (25 m, 3
aseg., 4a).
Irtengune bat hasieran. Gero, ezproi txiki bat, dagoen bizi-lerroan (kablea) aseguratuta
egiten dena. Bilgunea ipuru handi bat inguratzen duen altzairuzko kable batean.
Jaitsiera: R4aren beste
aldean aurkituko dugun R batetik edo metro batzuk aurrerago ikusten den beste R
batetik. Eskuineko plaka handitik 35 metro inguruko rapel batean lurrean egongo
gaude.
Materiala: 5-8 zinta
(luzeak batu ala ez) + bilgunrako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira
beharrezkoak.
Arroka: Granitoa.
Orientazioa: Mendebaldea
Iraupena: 45 min.


0 comentarios:
Publicar un comentario