Eguraldi
ona bueltatu eta Clásica Sur bidea errepikatzeko aukera izan dugu. Orain dela
gutxi, FNDME-ko Berrekipamendu Batzordeko kideengatik, kimikoekin berrekipatua
izan da. Arroka beti bezala, trinkoa eta kalitatezkoa. Ekipamendua luxuzkoa.
Iristeko: Irurtzun edo Altsasutik Uharte Arakil herrira hurbildu A-15 autobidea erabiliz. Herria zeharkatu eta Irañetako norabidea hartu (NA-2410). Errekaren ondoan dagoen aisia-leku bat igaro ondoren ezkerrera doan pista bat hartu. Pista honek Uharte Arakil udalak eskalatzaileentzat eginiko parkingera eramango gaitu berehala (poste batekin adierazita dago).
Hurbiltzeko: Pareta dagoen aldera abiatu. Berehala bidezidor bat aurkituko dugu. Jarraitu eta 10 minututan bidearen oinean gara.
Clásica sur (5c, 115
m, 5b derrigorrez)
L1 (30 m, 10 aseguru,
4b):
Hasieran plaka zabal eta etzana euste leku honekin. Ondoren beste plaka estuago
batek diedrotxo baten oinarrian uzten gaitu. Diedrotxotik igo eta ezkerreko
plakara irten. Bilgune erosoa erlaitz handi batean.
L2 (30 m, 10 aseguru,
5a):
Kimikoei jarraituz itsasgarritasunezko plaka batetik igotzen da hasieran. Plaka
horren amaieran bada pasagunetxo finen bat. Ondoren arrail-kanal ezker aldera.
Bilgunea iritsi baino lehen pitzadura batean bihurtzen da. Bilgunera iristeko
aseguru batez ongi babestutako pasagune horizontala dago.
L3 (25 m, 9 aseguru,
5a):
Lehenengo asegurura igo eta ondoren ezkerrera pasa. Euste leku onak dituen plaka
bertikal batetik igo. Lehenengo metro hauetan dago luzearen zailtasuna. Ondoren
ezker aldera jotzen duen arrail-kanal moduko batetik igo behar da (zati
erraza). Ongi babestutako diedro labur batek bilgunean uzten gaitu (erlaitz on
batean).
L4 (30 m, 8 aseguru,
5c): Euste
leku onak dituen plaka bertikala hasieran. Ondoren, aseguruak zertxobait urrutirago
dituen plaka etzan batetik egin behar da gora. Pitzadura duen bloke batek sabai
azpian uzten gaitu. Sabaiko pasagunea motza, baina gogorra da (estutu behar
da). Bi aseguruekin ongi babestua dago. Bilgunea erlaitz handi eta eroso
batean.
L4bis (6-8 m, 0 aseguru,
3b):
Hamar metro inguruko trepada batek 2 paraboltez osatutako bilgunean uzten
gaitu. Bilgunea lurrean dago. Zati erraza, baina arroarekin arreta izan behar
da.
Jaitsiera: Bi aukera
daude. Lehena, eta erosoena, atzetik oinez jaistea da. Horretarako metro batzuk igo eta, eskuak
erabiltzeko beharra ikusten hasten garenean, eskuinera egin eta eskuineko ertzera
hurbildu (amildegi aldera). Oinez modu eroso eta erraz batean zeharka daitekeen
zonalde belartsu handi bat aurkituko dugu (mugarri pare bat aurkituko ditugu). Hortik
aurrera destrepe erraz txiki batzuk, baina arreta pixka bat behar dutenak, egin
behar dira. “Iñaki Goñi” bidearen azken bilgunearen parera iristerakoan
destrepeak amaitu egiten dira eta oinez jaisten da (bidezidorraren arrastoak
aurkituko ditugu). Hormaren oinarrira itzultzeko 30 min inguru beharko ditugu.
Jaisteko
bigarren aukera rapelatuz da. Ez da aholkatzen azpian jendea bada.
Materiala: 10 zinta + bilgunetarako
materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa.
Iraupena: 1h45min.
Ekipamendua: FNDME-ko
Ekipamenduen Batzordeak ekipatua.
Uharteko bideen krokis berria Mendi eta Eskalada kirolen Nafarroako Federazioko helbide honetan aurki daiteke: http://www.nafarmendi.org/contenido/aiztondo-uharte-arakil
Cambiar idioma (Castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario