Aterpe polita eta atsegina. Aterpeko nagusia, Jean Claud oso abegitsua da eta ongi daki gazteleraz hitz egiten.
Iristeko: Ax-les-Thermes-etik Andorrako bidea (N-20) hartu. Hospitalet-era iristerakoan trenbidea gurutzatuz herrian sartu. Nazionaletik jarraitu errepideak eskuinaldera duen bigarren bihurgune handiraino. Kotxea hor utzi.
Bihurgunetik GR bidea hasten da. Marka zuri-gorriak jarraitu eta 2h10min-tan aterpean gara.
Hurbiltzeko: Aterpe atzetik irteten den GR-a hartu (marka zuri-gorriak). Hamar minutura “Portielle des Bésines” adierazten duen zutoin bat aurkituko dugu. Hartu norantza hori eta lepora iritsi baino lehen (35 minutura gutxi gorabehera) ibartxo bat aurkituko dugu. Bertan bidea utzi eta ezkerrera egin behar da. Bidetik kanpo, soro eta harrien artean, bidearen hasieraraino igo (1h15min.).
L2 (30 m, 2 aseguru, 4a): Lehenengo zatia, lehenengo asegurura iritsi arte, belarretik oinez igo behar da. Gero plaka etzana bilguneraino.
L3 (30 m, 3 aseguru, 4a): Bilgunetik eskuinera irten, kanal txiki baten bila. Bigarren asegurutik ezkerrera zeharkatu eta plaka etzan batetik (belarrak zertxobait hartua) bilgunera igo.
L4 (30 m, 1 aseguru, 3b): Luzearen erdiraino belarra. Azkeneko zatian blokeak. Bilguneko aseguruak bi bloke handitan kokatuta daude. Kontuz! Beheko blokeak ez du konfiantza gehiegi ematen, kolpatzerakoan soinua ateratzen baitu. Egokiena goiko blokekoa erabiltzea da eta baga luze batekin indartu.
Cheminée sud |
Croquis via |
Materiala: 30 metroko 2 soka, 4-5 zinta, 2-3 friend ertain eta bilgunetarako materiala.
Arroka: Granitoa
Orientazioa: Hegoa eta hego-mendebaldea
Garaia: Uztaila eta urria bitartean
Iraupena: 1h15min.
Lehenengo igoera: René Vignolle
Cambiar idioma (castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario