Herriaren atzealdean 2 kilometroko kareharrizko horma luze bat dago sektorez josia. Bertan kirol-eskalada edo abenturazko eskalada egin daiteke. Bideen luzera 20 eta 120 metro bitartekoa da. Arroka ezin hobea da, kareharri gris oso trinkoa.
Iristeko:Vingrau herrian Opul-Périllos aldera doan D9 errepidea hartu. Herritik irten eta 1,5 kilometrotara, gutxi gorabehera, errepideak kurba itxi bat eskuinaldera egiten du. Bertan, errepideko ezker aldean, kotxea uzteko toki txiki bat dago, 4 edo 5 kotxeentzako balio duena.
Hurbiltzeko:Kurbatik irteten den bidezidorra hartu eta gure ezkerraldean geratzen zaigun lepo aldera egin. Lepora 20 minututan iristen gara. Jarraitu eta beste 10 minututan Petit Dru sektorearen azpian gara. Zuzen igo eta berehala gara bidearen oinean. Guztira kotxetik 35 minutu inguru.
Inguruko bide klasikoena da. Iltzeekin ekipatuta egon arren spit batzuk eta kimiko batzuk aurkituko ditugu. Azken horiek normalean bilgunetik irten eta berehala daude 2 faktoreko erorketa babesteko asmoarekin. Iltze batzuk sikatuak daude.
Bilgune guztiak leku erosoan daude eta bi kimikoekin ekipaturik daude.
L1 (30 m, 6 aseguru, 5a): Plaka etzana arroka trinkoan.
L2 (30 m, 4 aseguru, 5a): Hasieran zati bertikal bat, baina eusteko toki onekin. Gero espoloia jarraitu. Gure ezkerraldean ikusiko dugun bilgunea ez erabili (beste bide batekoa da). Azkeneko zatia oinez egiten da. Bilgunea diedro nabari baten azpian.
L3 (15 m, 4 aseguru, 5c): Diedro bertikal eta motza, baina oso labainkorra. Pausu nahiko arraroak.
L4 (25 m, 7 aseguru, 5a): Luze polita, eusteko toki onekin.
L5 (20 m, 4 aseguru, 5c): Bilgunetik atera eta 5 bat metrotara babaresan egiten den plaka bertikal bat. Pasagunea oso ongi babestua dago.
Materiala: 7 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Ekialdea
Garaia: Urte osoa. Udaran bero asko. Goiz ibili.
Iraupena: 1h30min.
0 comentarios:
Publicar un comentario