Iristeko: Irurtzun edo Altsasutik Uharte Arakil herrira hurbildu A-15 autobidea erabiliz. Herria zeharkatu eta Irañetako norabidea hartu (NA-2410). Errekaren ondoan dagoen aisia-leku bat igaro ondoren ezkerrera doan pista bat hartu. Pista honek Uharte Arakil udalak eskalatzaileentzat eginiko parkingera eramango gaitu berehala (poste batekin adierazita dago).
Hurbiltzeko: Pareta dagoen aldera abiatu. Berehala bidezidor bat aurkituko dugu. Jarraitu eta 10 minututan bidearen oinean gara.
L1 (30 m, 9 aseguru, 4c): Plaka etzana. Gero eskuinera jotzen du eta berriro zuzen bilguneraino. Bigarren aseguruaren parean bidearen izena idatzita duen plaka metaliko bat dago.
L2 (30 m, 10 aseguru, 5b+): Eskuineko parabolt lerroa hartu. Plaka etzana. Laugarren asegurutik eskuinera pasa. Eskuinean dagoen pitzadura batez lagunduta kanal modukoan sartu. Tarte honetan eskuekin baino oinekin eskalatzen da. Bilgunea eskuineko plakan dago ipuru baten parean. Ez nahastu goian, kanal barruan, ikusten den bilgunearekin.
L3 (30 m, 14 aseguru, 5c): Plaka etzana hasieran, baina gero bertikalagoa bihurtzen da. Sabairaino zuzen igo eta bere ezker aldetik igaro. Sabaitik irten eta azken plaka bat igo bilgunera iristeko.
L4 (25 m, 9 aseguru, 4b): Plakatxo oso etzana hasieran. Pitzadura-kanal bat zeharkatu eta beste plaka bat apur bat bertikalagoa, azken bilgunera iristeko.
Materiala: 14 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa.
Iraupena: 2h.
Berrekipamendua: FNDME-ko Ekipamenduen Batzordeak berrekipatua.
0 comentarios:
Publicar un comentario