Ez da espresuki egitera joateko bide bat. Egino hormetako goialdean hasten da eta hurbiltzeko denbora gehiegi beharko litzateke. Aldiz Elmer, Susi, Udaberri edo Xabier bideak egiterakoan eskalatzeko gogoarekin jarraitzen badugu, eskalada-eguna luzatzeko bide aproposa izan daiteke. Semiekipatutako bidea da.
Iristeko: N-1 errepidez Egino herrira hurbildu eta eliza inguruan aparkatu.
Hurbiltzeko: Elmer, Txema, Susi edo Udaberri bideetako baten amaieratik ezkerrera egin eta Xabier bidearen azken luzeko plaka bilatzera, zeharka, behera egin (ikus irudia). Beste aukera bat Xabier bideko bosgarren luzearen hasieran eskuinera egitea da. Enbor bihurrituta duen zuhaitz batek adieraziko digu non dagoen bidea. Zuhaitzaren alboan luzeko bigarren parabolta dago.
L2 (25m, 3 aseguru, 5b). Plaka trinko bat itsasgarritasun pasaguneekin. Ezkerrean dagoen pitzadura baten laguntzaz errazago gainditzen da. Luze honetan friend edo fisureroak sartzeko aukera gutxi dago. Bilgunea puntako bloketan antolatu behar da.
L3 (15m, 1 aseguru, 4c). Kanal etzan moduko batetik sartu eta horma bertikalagoa jartzen denean aurkituko dugu luzeko aseguru bakarra. Bilgunea goiko bloketan antolatu behar da.
Jaitsiera: Ezkerraldera jo eta Azor-eko bide arruntetik oinez jaitsi. Lurra bustiarekin kontuz ibiltzeko jaitsiera da. Kotxeraino guztira 35-50 min inguru.
Jaitsieraren krokis on bat hemen aurki dezakezue: http://gorobeletikmundura.blogspot.com/2011/08/bajada-egino-jaitsiera.html
Materiala: 12-14 zinta inguru+ bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak luzeak osatzeko eta zinta luze batzuk blokeetan egin behar diren azken bi bilguneak antolatzeko.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa (arrokari lehortzeko denbora ematen baldin badiogu).
Iraupena: 1h
Ekipatzailea: Antxon Gorrotxategi
0 comentarios:
Publicar un comentario