Sormioutik oso gertu dagoen horma da. Belarrez osatutako zatiek ebakitako plaka etzanez osatutako horma da. Hemen agertzen diren bi bideek, eskalada motz, baina interesgarriak eskaintzen dituzte. Arroka, orokorrean kalitate onekoa da. Luzeak oso motzak dira eta, nahi izanez gero, elkar daitezke. Calanqueseko arroka lehen aldiz ezagutzeko bide aproposak dira hauek.
Iristeko: Sormioura hurbildu (ikus informazio zehatzagoa)
Hurbiltzeko: Bideak ez du zailtasunik. Horma aparkalekutik ikusten da. Bidezidorretik igo eta 15 minututan bideen oinean gaude.
Coq-luche (90m, 5a, derrigorrez 4c)
La Coco espoloitik 30 metro ezkerrera hasten da.
L1 (20m, 6 aseguru, 4c). Euste-leku onak dituen plaka batetik zuzen igo.
L2 (20m, 7 aseguru, 4c). Plaka zeihar bat gainditzeko eskuin aldera, apurtxo bat gorantz, trabesi bat egin. Ondoren hormatxo bat gainditu eta bilgunean gara.
L3 (10m, 2 aseguru, 3c). Espoloiko bilgunera iristeko trantsiziozko luzea. Bata bestearen alboan bi bilgune aurkituko ditugu (bata gurea, bestea la Coco bidearena).
Bilgunetik pixka bat jaitsi eta hurrengo luzearen oinarriraino oinez igo (30 metro inguru). Bilgunea zuhaixka bat duen fisura bertikal baten azpian kokatuta dago.
L4 (25m, 8 aseguru, 5a). Plaka etzan bat gainditu eta ondoren fisura bat duen horma bertikal bat. Bilgunea zuhaixkaren eskuin aldean dago, horma baten azpian dagoen terrazatxo batean.
L5 (15m, 4 aseguru, 5a). Bi hormatxo gainditu behar dira gailurreko bilgunera iristeko.
60 metroko soka batekin lehenengo 3 luzeak eta azkeneko 2ak elkar daitezke.
Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friendak y fisureroak soberan daude.
Arroka: Kalitate oneko kareharri zuria.
Orientazioa: Ekialdea.
Iraupena: 1h
Ireki zutenak: Armel Geoffroy eta Michel Suhubiette, 1980.
Birrekipatzaileak: Christophe Bignon eta Christophe Vital, 1995.
La malavista (90m, 5c, derrigorrez 5b)
La Coco espoloitik 50 metro eskuinera hasten da. Arroka aurreko bidean baino erabiliagoa dago.
L1 (25m, 8 aseguru, 5c). Pitzadura horizontal batez banandutako bi plaka. Bigarren plakan zertxobait estutu behar da. Bilgunea azken asegurutik metro batzuk eskuinera dago, baina apur bat ezkutatuta dago.
L2 (15m, 2 aseguru, 3c). Eskuin aldera, apur bat gorantz, egiten duen trabesi bat. Aurreko luzearekin elkar daitekeen trantsiziozko luzetxoa.
L3 (20m, 6 aseguru, 5b). Plaka txiki bat, ondoren fisura txiki bat eta, azkenik, beste plakatxo bat.
L4 (30m, 7 aseguru, 5a). Grada batzuk eta amaieran fisura bertikal bat duen plaka bat.
Jaitsiera: Gailurretik col de Rumpe Cuoura jaitsi. Ematen du ezin dela jaitsi, baina burdinazko taket batzuk adierazten digute nondik jaitsi behar den (ezkerrera). Jaitsiera erraza, baina tartetxo pare batean arreta izan behar da. Aparkalekuan 10 minututan gara.
Material: 8 zinta + bilgunerako materiala. Friendak y fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharri zuria. Euste-leku batzuk apur bat leunduta.
Orientazioa: Ekialdea.
Iraupena: 1h30min
Irekia eta ekipatu zutenak: C. Bignon eta Alain Jamin, 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario