© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2011/05/14

Calenquesetik ezin da bueltatu han hain ezagunak diren itsas ertzeko trabesi bat egin gabe. Bec-eko trabesia, hurbilketa eta bere zailtasun txikiagatik, Calenqueseko trabesi ezagunena eta errepikatuena da. Honelako bideetan izaten den giroa ezagutzeko bide ezin hobea da. Bidea nahiko luzea da, baina ez da oso homogeneoa. Hala ere, ziur nago bidearekin pilo bat disfrutatuko duzuela. Une batzuetan ia uraren parean eskalatzen da.
Ekipamendua egokia da, baina zati errazenak aseguru gutxi dituzte. Hori dela eta, ongi etor daitezke fisurero edota friend batzuk, baita zinta batzuk ere.

Iristeko: Sormioura hurbildu (ikus informazio zehatzagoa)
Hurbiltzeko: Sormioutik  Bec-era doan bidezidorra hartu (pintura beltzez markatutako dafo). Hasi eta handik 10 minutura col de Luï d´Aï-ra doan bidea eskuinean utzi eta zuzen jarraitu. Bec-eko eki aldeko horma guztia bistan dugunean plaka labur bat destrepatuz itsas ertzera jaitsi (erraza, baina nahiko higatuta dago). Kotxea uzten den lekutik 30 min inguru.


L1 (20m, 5 aseguru, 4a). Hiru leku desberdinetatik igo daitekeen horma labur bat. Hiru aukerak ekipaturik daude eta errazena eskuinekoak dirudi. Bilgunea plataforma handi batean.
L2 (30m, 1 aseguru, 2b). Behe aldera egiten duen bira batetik oinez jaitsi hormak norabidez aldatzen duen arte. Bilgunea Coichant bidearen hasieran egin.
L3 (60m, 0 aseguru, 2b). Aldapa bat jaitsi itsaso mailaraino(destrepe txiki bat). Soka busti gabe kala txiki bat zeharkatu eta harkaitz batetara igo. Bertan bilgunea dago. Gorantz aseguru batzuk ikusiko ditugu, baina ez da hortik jarraitu behar. Momie izeneko plataforma handi batetara igotzeko bi bienak dira aseguru horiek.
L4 (30m, 2 aseguru, 4b). Itsaso aldera, beherantz, bertikalean, hiru bat metro jaitsi (destrepatu) eta ondoren itsas mailatik metro batzuk goitik horizontalki jarraitu. Plaka batean pasagunetxo bat parabolt batez babestua.
L5 (30m, 3 aseguru, 4a). Beherantz egiten duen trabesia. Hasieran pasagunetxo bat du, baina gero erraza da. Ondoren plaka batetara igo eta horizontalki  zeharkatu oinentzat egokia den pitzadura baten laguntzarekin.
L6 (25m, 5 aseguru, 4c). Bidearen zati horizontaleko luzerik gogorrena. Eskuinetik ezkerrera doan pitzadura batek zatitzen duen horma bertikal bat.
L7 (20m, 2 aseguru, 5c). Plaka etzan batetik oinez apur bat jaitsi, bloke batzuk igo eta horizontalean jarraitu. Parabolt baten laguntzarekin bilgunea izkina batean egiten da, “fiordotxoa” aurrean dugula.
L8 (20m, 2 aseguru, 4a). Apur bat jaitsi eta euste-leku onak dituen hormatxo bertikal bat igo. Hormatxora pasatzeko  “fiordotxoaren” gainetik, airean, pauso bat eman behar da. Erraza eta ongi babestua. Bilgunetik 15 metroko rapela egin behar da eta ondoren, oinez, Bec-eko ertzeraino joan.
L9 (20m, 7 aseguru, 5a). Amaieran pasagunetxo bat duen ongi babestutako espoloi motz bat. Bilgunea goian egin eta ondoren, oinez, hurrengo bilguneraino joan.
L11 (10m, 1 aseguru, 3c). Euste-leku onak dituen horma labur bat arroka-zubi batez babestua
L12 (30m, 9 aseguru, 5a). Nahi izanez gero bitan zatitu daiteke azken luze hau. Plaka bertikala, apur bat higatua, baina oso ongi babestua. Amaierako bilgunera hurbiltzen garen heinean, zailtasuna gutxitzen doa.




Jaitsiera: Azken bilgunetik kresta zeharkatu eta bidezidorraren arrastoa jarraituz gailurretik jaisten den krestaraino oinez igo.Lepo batetik eskuinera jaisten den bidezidorra jarraitu (Ekialdera). Zig-zag batzuetatik jaitsi, destrepe txiki bat egin, bira bati jarraituz ezkerrera jo (iparraldera). Azkenik, grada batzuk destrepatuz Bec-era hurbildu gaituen bidearekin egingo dugu topo. Jaitsiera erraza da baina, zati batzuetan, arreta pixka bat jarri behar da.

Material: 9 zinta + bilgunerako materiala azken bi luzeak elkartzen badira. Bestela nahikoak lirateke 7 zinta. Friend eta zinta batzuk pasaguneren bat hobeto babesteko edo bilguneren bat sendotzeko.
Arroka: Kalitate oneko kareharri zuria.
Orientazioa: Ekialdea.
Iraupena: 3h
Nortzuk irekia: “Traversèe du Bec” Delage, Hancy eta Magnan-ek, 1926; “Arête de l´extrême du Bec” Mouren eta Neuviêre-k, 1927.
Nortzuk berrekipatua: UCPAko kideak.

Bidearen hasiera

Seigarren luzeko pitzadura eta bilgunea.
Cambiar idioma (Castellano)
Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario