Iristeko: N-230 errepidetik Sopeirara hurbildu eta presaraino joan.
Hurbiltzeko: Presaren beste aldera joan. Presaren amaieran aurkituko dugun eskailera metaliko batetik jaitsi eta eskaileretara pasa ipinita dagoen pasamanosaren (soka finkoa) laguntzarekin. Eskailerak arretaz jaitsi. Jaitsiera ez da zaila, baina zati batzuetan nahiko aereoa da eta beste batzuetan eskaileraren koskak nahiko hondaturik daude. Benetan dena baino gehiago inpresionatzen du. Arreta apur batekin ez dago arazo handirik. Gainera jaitsiera guztian eskaileraren paretan alanbrezko pasamanosa dago eta horrek lasaiago jaisten laguntzen du. Hogei minututan bidearen oinarrian egongo gara.
L1 (40 m, 15 aseguru, 5a): Hasietan plaka etzana eta bilgunera hurbiltzen garen heinean apur bat bertikalagoa jartzen da.
L2 (35 m, 10 aseguru, 5b): Aurreko luzearen azken zatiaren antzekoa, baina luzearen erdian blokez osatutako zati bat dago.
L3 (45 m, 16 aseguru, 5a): Blokeak dituen plaka. Luzearen erdian ongi gainditzen den hormatxo bat dago eta gero blokez osatutako tarte bat dago euste-leku onekin. Bilgunea apur bat eskuinera, kolore laranja duen hormatxo baten gainean.
L4 (25 m, 5 aseguru, 4b): Grada eta erresalte txikiak gaindituz ezkerretik eskuinera igotzen den trabesia.
L5 (45 m, 11 aseguru, 5c): Luzearen erdiraino plaka etzana, gero horma bertikal bat euste-leku onekin, baina blokeren batekin arreta pixka bat ipini behar da.
Jaitsiera: Oinez. Azken bilgunetik, presa aldera, goiko erlaitza jarraitu eta tunelean sartu. Barruan bi aukera daude. Eskuineko bidea hartu eta pasamano batekin babestuta dagoen bidezidor zintzilikatu batetara irtengo gara. Bidezidor horrek, jaitsiera xume batean, presan utziko gaitu. Hortik kotxera ez dago ezer. Guztira 15 minututan kotxera itzuliko gara.
Materiala: 16 zinta + bilgunerako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kareharri marroia, oso itsaskorra eta urratzailea.
Orientazioa: Hego-mendebaldea
Iraupena: 2h15min.
Ekidatzaileak: C. Lòpez, O. Alemán, X. Metal, J. Rigol eta J. Solé, 2002.
0 comentarios:
Publicar un comentario