Els Estrets-ko mapa. |
Iristeko: Els Estrets-era iristeko bi aukera daude (ikus mapa).
Lehena, eta nire iritziz erosoena, Els Ports errepidetik hurbiltzea da. Horta de Sant Joan herritik irten eta T-330 errepideko bidegurutzera iritsiko gara. Arnes aldera hartu eta berehala, 50 m ingurura, ezkerrean, Els Ports adierazten duen bidegurutzea aurkituko dugu. Hori hartu eta jarraitu. Lehenengo 400 metroak bi bideko errepidea da, baina gero auzo errepide zabal batean bihurtzen da. La Franqueta aldera errepideari jarraitu. Iturri bat pasatuko dugu eta Coll de Blanco igoko dugu. Lepoa jaitsi ondoren, hasierako bidegurutzetik 6,8 km ingurura, gure eskuinean, Lliberós aparkalekua aurkituko dugu. Kotxea bertan utzi (guztira 10-15 kotxentzako lekua).
Hurbiltzeko: Edozein aparkalekutik Els Estrets bidea hartu eta jarraitu. Oinez hasi eta 20 minutu ingurura hormen oinarrietan izango gara.
Inguruan gaua pasatzeko aukera desberdinak daude. Horta de Sant Joan eta Arnes herrien artean kanping bat dago. Bada ere, Els Ateus izeneko akanpatzeko eremua. Gu hor ez ginen egon, baina komunak ditu, sua egiteko tokiak ere eta dendak jartzeko leku zabalak ditu. Horta de Sant Joan herrian badira hotela eta aterperen bat.
Oharra: Gronsa Sud eta Centraleko hego-ekialdeko hormetan uztailak 31 eta abenduak 15 bitartean eskala daiteke soilik.
Parc Natural dels Ports barruko debekuei buruz informazio zehatzagoa hurrengo orrian aurki dezakezu.
Cambiar idioma (Castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario