© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2015/05/20

La Pobla de Segur herritik, N-260 errepideari jarraituz, Sort aldera egin. 302. km-a pasa ondoren Fuente de la Figuereta izeneko atseden-lekua aurkituko dugu. Iturria, mahaiak eta 10-15 kotxerentzat lekua dago. Errepidearen bionda atzean dagoen bideari jarraituz lehenengo tunelera hurbildu. Zertxobait lehenago, ezkerrean, errepidearen beste aldean “Esperó Piru-Caba” bidea dago.
“Principiants” eta “Eurónica” bideak dauden sektorera joateko, tunela inguratzen duen errepide zaharra jarraitu behar da (kotxeek ibiltzea debekatuta dute). Eguzki-plakak dituen kaseta baten parean errepideak norabidez aldatzen du (bihurgune argia ezker aldera). Zertxobait aurrerago, hormen goialdean, linea elektrikoaren dorrea ikusiko dugu. Dorrearen azpian, zertxobait eskuinera, geratzen den horman aurkitzen dira bideak. Bideen hasiera errazago aurkitzeko jakin “Eurónica” bidea bi bionda metalikoen artean dagoen harrizko aldizkako petrilaren aurrean hasten dela.


Paret de Pessó eta Moles del Pessó hormetara igotzeko lehenengo eta bigarren tunelen artean dagoen parking txikian (N-260ko 299,4 km-a, Pobla de Segur norantzean) edo bigarrren tunela inguratzen duen errepide zaharraren sarreran utzi behar da kotxea. Parking txikian bidezidor bat jaiotzen da. Bide horrek, 20-25 minutuko igoera eroso batean, errepidetik ikusten diren linea elektrikoaren bi dorreen alboan utziko gaitu. Beste 3 minututan “Sossis i Patisants” bidearen hasieran izango gara.




Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario