Oharra: Aurreko sarrera baten eguneraketa da hemengo hau.
Orain dela gutxi Gipuzkoako Mendi Federazioak kimikoekin birrekipatutako bidea dugu. Bertikalagoak diren lehenengo15 metroak izan ezik, bidea granito trinkoz osaturiko plaka nahiko etzanetatik doa (batzuk beste batzuk baino gehiago).
Aiako Harriko paraje zoragarrian eskalada polit bat egiteko aukera egokia. Inguruko beste bideren batekin osa daiteke eguna.Tokia, beti bezala, zoragarria.

Iristeko: Oiartzun herritik Irunera doan errepidea (GI-2134) jarraitu. Kilometro
bat aurrerago (1,3 Km), bidegurutze batean, eskuinera hartu (GI-3454). “Ingelesaren Gaztelua 7” adierazten duen
kartela dago. Aiako Harri aldera igo. Mendate gainean aparkatu, eskuinean
dagoen zelaigune handian.
Hurbiltzeko: Begiratu hemen.Hormaren oinera iristerakoan ezkerrera egin behar da kimikoen lerroa aurkitu arte. Bidearen hasiera Erlaitz I eta II bideak hasten diren lekutik, ezkerrera, 15
metro ingurura dago.
L1 (35 m, 5 aseguru, 4c): Ezkerrean dagoen pitzadura baten laguntzaz ongi gainditzen den plakatxoa hasieran. Ongi ekipatua dago 3 kimikoekin. Ezkerrera pasa eta arroka trinkoz osatutako plaka etzanetik igo. Arroka amaitzerakoan beste 15 metro inguru falta dira bilgunera iristeko. Azken metroak oinez igotzen diren otez beteriko soro bat da. Bilgune erosoa.
L2 (20 m, 3 aseguru, 4a): Arroka trinkoz osatutako plaka etzana. Azken zatian zertxobait tentetzen da.
L3 (30 m, 3 aseguru, 3b): Zailtasuna asko jaisten da luze honetan. Plaka
asko etzaten da eta luzearen erdian dagoen hormatxoa kenduz
beste guztia oso erraza da.
Materiala: 5-6 zinta +
bilgunetarako materiala.
Arroka: Granito zaharra oso itsasgarritasun onarekin.
Orientazioa:
Mendebaldea.
Iraupena: 1h15min.
1. igoera: J. Etayo, R. Marina
eta J.M. Rodriguez, 1977.
Nork ekipatua: Iñaki Igoa eta
Andoni Arregi-k, 2004.
Berrekipatua: 2015eko martxoan kimikoekin birrekipatu zuen Gipuzkoako Mendi Federazioak.
Berrekipatua: 2015eko martxoan kimikoekin birrekipatu zuen Gipuzkoako Mendi Federazioak.
0 comentarios:
Publicar un comentario