Bertikalagoak
diren bi zati izan ezik, eskalada orokorrean plaka etzanetan ematen
da. Arroka (konglomeratua) kalitate onekoa da, baina oraindik harri
txiki solte ugari du (gehien bat azken zatian). Bidea ongi ekipatua
dago, baina urrutiratzeren batekin. Ez da espresuki egitera joateko
bidea, baina aukera ona izan daiteke goiz/arratsalde erdi edota
eguraldia segurua ez den egun horietako baterako bidea azkar egiten
delako. Tunelaren alboan dauden ekipatutako bideekin osa daiteke
jarduera.
Bigarren
bilgunean arrokan trabatuta (Excalibur ezpata modura) aurkituko dugun
barautsak (brokak) ematen dio bideari izena.
Iristeko:
Sant Llorenç de Morunys herrira hurbildu eta bertatik Santuari de
Lord aldera doan errepidea hartu. Tunela zeharkatu eta berehala
kotxea aparkatu.
Hurbiltzeko:
Metro batzuk aurrerago errepidearen ezker aldean jaiotzen den pista
hartu eta amaieraraino jarraitu. Aurrean hormak ikusiko ditugu. Apur
bat jaitsi eta bidera hurbiltzea soilik geratzen da. Kotxetik,
guztira, 45 min inguru.
L1
(20 m, 4 aseguru, 4a). Plaka etzana apur bat bertikalagoa den
zatitxo batekin.
L2
(25 m, 4 aseguru, 4c). Bilgunetik eskuin aldera irten eta
eskuinetik ezkerrera doan kanal moduko batetik igo. Ondoren plaka
bertikaleko zatia euste lekuekin. Bilgunerainoko azken zatia plaka
etzanago batetik doa. R2ren alboan “Excalibur” broka aurkituko
dugu.
L3
(25 m, 3 aseguru, 4a). Lehenengo eta bigarren aseguruen artean,
zati belartsu baten ezker aldra pasatzeko, pasagune arraroa. Ondoren
plaka etzaten doa. Azken 10 metroak asegururik gabe. Bilgunea
ezkerreko ertzean.
Nahiko
harri txiki solte azken luze honetan.
Jaitsiera:
Oinez ertza ezker aldera jarraitu (erraza) 25-30 metrotan arte
handi batean rapelatzeko instalazioa aurkitu arte. 30 m inguruko
rapel batek lurrean uzten gaitu.
Ordezko
zintaren bat eraman rapel instalaziorako. Bidea egin genuenean zintak
nahiko hondatuta zeuden.
Materiala:
5 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka:
Konglomeratua.
Orientazioa:
Hegoa.
Iraupena:
50min.
Nork
ekipatua: Ll. Parcerisa, urtarrila 2010.
0 comentarios:
Publicar un comentario