Mercadal Inferior gandorra igotzeko bide
semiekipatua. Bilgune batzuk ekipatuta aurkituko ditugu (eskalada-eskolako
bideen azken bilguneak direla uste dut), baina beste batzuk guk osa beharko
ditugu (zuhaitz/zuhaixketan edota harri blokeetan). Arrokak euste leku ugari
ditu, baina oso pitzatua dago eta ez du segurtasun handirik ematen. Arreta
jarri behar da eta aztertu zer ukitzen den. Hori ez balitz, gozatzeko bidea
izango litzateke.
Luzeetan aurkituko ditugun paraboltak arroka trinkoa
dagoen tokietan jarrita daude. Hortik kanpo aseguru finkoak jartzeko aukera
gutxi zegoela ulertzen dut. Hala ere arrokak ematen du friendsak edota
fisureroak jartzeko aukera.
Gu gandorraren eskuin aldetik sartu ginen
(eskalada-eskola dagoen aldetik). Beste iturri batzuk gandorraren ezkerretik
sartzen dela diote, baina arroka oso desegina ikusten da. Ezkerretik sartu nahi
bagenu, igoera bidezidorra pinudiaren amaiera aldera utzi beharko litzateke.
Luze batzuk batzeko aukera dago, baina bikoteen
arteko komunikazioa okertu egiten da. Horrez gain, zinta espres luze nahiko
eraman beharko lirateke.
Iristeko
eta Hurbiltzeko: Hurrengo sarrerako informazioa
ikusi (Serra de Queralt). Font-Negreko aparkalekutik, igoera gogor baten
ondoren, 10 minututan bidearen oinarrian gara.
L1
(15 m, 3 aseguru, 4c). Gandorrera igotzeko plaka motz bat.
Gandorrera irteterakoan, metro pare bat beherago, harri-bloke handi baten
atzean bilgunea antolatzeko parabolt bat aurkituko dugu.
L2
(25 m, 4 aseguru, 4c). Gandorrari jarraitu. Hainbat zatitan
arrokarekin arreta izan behar da. Zati horizontalera iristerakoan harri-bloke
batean edo, metro batzuk aurrerago, zuhaitz batean bilgunea osatu.
L3
(25 m, 0 aseguru, II). Gandorraren
ezkerretik ongi egiten den gandor horizontala. Harri-blokeetan eta zuhaitzetan
babesak jartzeko aukera ugari dago. Bilgunea 2 paraboltez osatua dago eta
gandorraren eskuin aldean aurkituko dugu (hurrengo zati bertikala hasten den
oinarrian). L2 eta L3 luzeak elkartzeko aukera legoke, baina orduan bikotearen
arteko komunikazioa oso txarra izango litzateke.
L4
(20 m, 3 aseguru, 4c). Gandor bertikala.
Zati horizontalera irteterakoan bilgunea ezpel sendo batean egin daiteke.
L5
(25 m, 2 aseguru, 4c). Zertxobait estutu
behar den pasagunetxo bat duen plaka trinkoa hasieran. Gero errazago, baina
arrokarekin arreta izan behar da. Gandorraren zati horizontalera irteterakoan 2
paraboltez osatutako bilgunea aurkituko dugu. L4 eta L5 luzeak batzeko aukera
dago.
L6
(40 m, 0 aseguru, II). Gandor
horizontala. Harri-blokeetan eta zuhaitzetan babesak jartzeko aukerak daude.
Noizbehinka ere, zinta espresak jartzeko, eskuineko bideen azken bilguneak
aurkituko ditugu. Bilgunea 2 paraboltez osatua. Gandorraren eskuinean dagoen
arte handi eta nabari baten alboan aurkitzen da.
L7
(30 m, 0 aseguru, II). Aurrekoa baino
errazagoa den gandor horizontala. Bilgunea rapelatzen den tokian egiten da
(arroka-zubia zintekin eta maillon batekin).
Jaitsiera:
Erlaitz handi bateraino 15 m inguruko rapel motz bat
egin behar da. Gero, gandorraren zati bat oinez jaisten da (destrepe txikiren
batekin) leporaino iritsi arte. Bertatik eskuinera irteten den bidezidorra
hartu eta 5 minututan bidearen oinarrian izango gara (beste 5 minututan
kotxean).
Materiala: 6-8 zinta +
bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana. Zuhaitzetarako eta
harri-blokeetarako zintak.
Arroka: Kareharria (oso
pitzatua)
Orientazio:
Mendebaldea.
Iraupena: 1 h 50 min.
0 comentarios:
Publicar un comentario