© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2021/08/10

(aipamena 2022ko uztailean eguneratua)

Bidearen izenak adierazten duen modura, bide erraza eta apururik gabe gozatzekoa. Arroka ona, baina bide berria denez harriren bat oraindik erortzeke dago. Jendea pasa ahala hobetzen joango da. Oso ongi ekipatua (Sendero Límiteko guztiak bezala). Gutxi eskalatzen duen edo luze ugariko bideak eskalatzen hasi nahi duen jendearentzat aproposa izan daiteke.

Orokorrean harri txikiz osatutako konglomeratua da. Elkartuta mantentzen dituen zementu naturala oso urratzailea da eta beraz, arrokaren itsasgarritasuna oso ona da. Beti zerbait aurkituko dugu oinen gainean mantentzen lagunduko diguna. Ibilbidea zonalde honetako bideak jaisteko erabiltzen den bidezidorraren gainean kokatuta dago eta eskalatzen ari garen bitartean jaisten ari den jendea pasa daiteke. Harriren bat botatzen badugu, kontuan izan detaile hori.

Bilgune guztiak, azkena izan ezik, rapelatzeko antolatuta daude (2 parabolt + 2 eraztun) eta leku erosoetan daude. Beraz, edozein arazoren aurrean, edozein momentuan bidetik jaisteko aukera dago.

Giro lasaia ziurtatuta dago. Lekuak pena merezi du. Bere orientazioa dela eta (ekia) goizean eguzkiak ematen dio (aukera ona udazkena-negurako), baina eguerditik aurrera itzalean dago (beraz, udaran, arratsaldetan, ere eskala daiteke). Bidearen izena zuhaixka baten kokatuta dago, bidearen oinarrian, zinta batean idatzita.

 

Iristeko, hurbiltzeko eta jaisteko: Ikus hurrengo informazioa (lotura).

 

L1 (30m, 9 aseguru, 4a).  Zatitxo bat bertikalagoa duen plaka etzana hasieran. Gero ranpa etzan batek erresalte txiki baten azpian uzten gaitu. Bertan dago luzeko pasagune zailena (ez da derrigorrezkoa; bi aseguru bata bestetik oso gertu).

L2 (35 m, 13 aseguru, 4b). Zertxobait igo eta sabaitxo baten azpitik zeharkaldi horizontala egin behar da ezkerretik eskuinera. Urak sortutako zikin-arrastoa dago amaieran (euria egin ondoren bustita egon daiteke). Eskuinera egiten zertxobait jarraitu eta plaka bertikal luze batetik gora egin behar da. 

L3 (25 m, 7 aseguru, 3c).  Horizontalean, ezker aldera, metro pare bat egin eta plakari ekin. Azken metrotan nahiko etzan egiten da.

L4 (30 m, 6 aseguru, 3b).  Bilgunetik irten eta berehala dagoen zatitxo bertikala da luzeko zailtasun aipagarri bakarra. Laugarren asegurua jarri ondoren, eskuin aldera jo behar da. Bilgunea gailurrean bertan dagoen ipuru handi batean egiten da (mugarria).



 


Materiala: 13 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan. 

Arroka: Konglomeratua (harri txikikoa). Orokorrean arroka ona, baina zati batzuetan arreta izan behar da oraindik.

Orientazioa: Ekia. Goiz goizetik eguzkia. Eguzkiaren eguerditik aurrera itzala.

Iraupena: 1h 15 min.

Nork irekia eta ekipatua:  Luis Royo, Lucas Morales eta Julio Benedé, iraila 2018.

 

Cambiar idioma (Castellano)


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario