© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/06/30

Bidea horman ikusten den gandor agerikotik doa. Bista politak. Ongi ekipatua eta arroka ona. Bidearen izena hormaren oinarrian aurkituko dugun plakatxo metaliko batean.

 

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera.

 

L1 (30 m, 6 aseguru, 5a). Zertxobait kanpora botatzen duen horma bertikal laburra hasieran. Giltzarria den euste lekua (erregleta horizontal bat), oinak igotzea ahalbidetzen dizuna, lehenengo asegurutik metro erdi gorago dago. Geratzen den luzeraren beste zati guztia nahiko homogeneoa da zailtasunean eta 4b/4c inguru ibiliko da. Euste lekuak dituzten plakez osatuta dago. Amaieran, bilgunera iritsi baino lehen, euste leku onak dituen erresalte txiki bat (sabeltxo bat) dago.

L2 (25 m, 6 aseguru, 4a). Gandorrari jarraitzen dion arroka trinkoz osatutako plaka etzana. Ondoren zuzen igotzen den plaka. Bere amaieran, ezker aldera, zeharkaldi motz bat egin behar da bloke handian dagoen bilgunera igotzeko.

L3 (25 m, 7 aseguru, 5b). Luzea gandorraren erdi-erditik igotzen den plaka bertikal batez osatuta dago. Bilgunearen eskuin aldetik irten eta plaka bertikalari ekin. Euste lekuak eta erlaitzak ditu, baina bilatu egin behar dira. Ipurua dagoen aldera irten behar da eta bere atzean aurkituko dugu pitzadura batetik jarraitu.

L4 (20 m, 5 aseguru, 5c). Lehen metroetan pasagune finak dituen plaka. Ondoren gailurra osatzen duen bloke handiaren eskuin aldetik jarraitzen du bideak. Bigarren eta hirugarren aseguruen artean urrutiratze txiki bat dago, baina bien artean agerikoa den arroka-zubi bat dago. Bertan zintaren bat jartzeko aukera dago. Gailurraren bloke handiaren eskuin aldean enbor potolo bat duen ipurua dago. Bertan ere zintaren bat jartzeko aukera dago. Azken bilgunea lurrean kokatuta dago.

 




Jaitsiera: Ikus hurrengo sarrera.

 

Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala (12 edo 13 luzeak elkartzen baditugu). Trabatzaileak eta friensak ez dira beharrezkoak. Zinta pare bat ongi etor daitezke arroka-zubiarentzat eta ipuruarentzat.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Ekialdea.

Iraupena: 1h 20min.

Nork irekia eta ekipatua:  Carmelo Torrijo eta Juan Nadal, 2003.

 

Cambiar idioma (Castellano)

 


Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario