Hobetzen doan bidea. Arroka trinkoa, oso
kalitate onekoa. Azken luzeko lehen metrotan dagoen horma labur bat izan ezik,
plaka etzanetatik eskalatzen da. Gainera arrokak oinentzat oso aproposak diren
erlaitz zabalak agertzen ditu. Ongi ekipatua. Eskalatzen jarraitzeko gogoarekin
uzten zaitu. Hala ere inguruko beste bideren batekin osa daiteke eguna.
Bideak bilgune modernoak (bi parabolt
eta 2 eraztun berriz osatutakoak) eta itxura zaharragoa dutenak konbinatzen
ditu. Azken hauek 2 parabolt eta eraztunez osatuta daude, baina txapen ordez
plaka metaliko gorri batzuk dituzte. Riglosean aurki daitezkeen bilguneen
modukoak dira. Hori gogorarazi zidaten behintzat. Bilgune modernoak ipinita
dauden tokiak kontuan izanik, uste dut rapelatzeko prestatuta daudela. Hala
ere, erosoagoa eta azkarragoa da oinez jaistea.
Hirugarren bilgunetik bidea uzteko
aukera dago. Bilgunearen ezkerrean, 5 metro ingurura, kable bat dago. Kable
horrek delikatua izan daitekeen zati txiki bat igarotzeko balio du. Zati hori
gainditu ondoren oinez jaistea soilik geratzen da.
Zati batzuetan “zailtasuna” hurrengo
asegurua aurkitzean datza (arrokarekin oso ongi mimetizatzen dira). Orokorrean kanalaren
zentrotik bi metro inguru ezkerrera kokatuta daude.
Eguzkiak ematen dio, goiz-goizetik.
Udaberri eta udazkenerako aproposa. Udaran hobe arratsaldeko azken orduetarako
uztea (itzala). Bidearen izena hormaren oinean aurkituko dugun plakatxo
metaliko batean dago.
Iristeko: Calcena
herrira hurbildu. Herria zeharkatu eta hirurehun metro aurrerago (Tiergatik bagatoz) edota
herrira iritsi baino lehen (Cueva de Agredatik bagatoz) bidegurutze eta zubi
bat daude. Zubiaren alboan 3-4 kotxerentzat aparkatzeko lekua dago. Aurrerago,
errepidearen ertzean aurkitzen diren espazio batzuk aprobetxatuz, aparkatzeko
aukera dago ere. Kotxe batentzat edo birentzat tokia duten lekuak dira (beteta
egon daitezke).
Hurbiltzeko: Kotxea uzten
dugun tokitik, errepidez, hormaren oinarrira hurbildu. Guztira 3-5 min beharko
ditugu.
L1
(35 m, 6 aseguru, 3c). Kanalaren ezker aldetik metro pare bat
ingurura igotzen den eta erresalte txikiren bat duen plaka etzana. Arroka
trinkoa da eta oinentzako erlaitz ugari aurkezten ditu.
L2 (30 m, 9 aseguru, 4a). Bilgunetik irteteko 3-4 metroko hormatxoa. Euste leku onak ditu. Lehen asegurua ezkutuan dago (ez da ikusten bilgunetik) eta bigarrena erdi ezkutuan (hormatxoaren irteeran, ezkerrean). Lehen hormatxo hori gainditu ondoren, beste bat dago, baina aurrekoarena baino txikiagoa. Ondoren plaka batetik igotzen da. Lehen metroetan zuzen eta ondoren ezker aldera egiten den zeharkaldi gorakor bat eginez.
L3
(30m, 8 aseguru, 4b). Plakatxo etzana hasieran. Ondoren plaka
bertikal-semikanala. Zati hori gainditu ondoren, luzea eskuinetik ezker aldera
igotzen den plaka batean amaitzen da. Luze osoan euste leku onak daude
eskuentzat eta erlaitz onak oinentzat.
L4
(15m, 5 aseguru, 4c). Euste leku onak dituen 4-5 metroko horma
bertikala hasieran. Kanpo aldera tiratzen du zertxobait. Ondoren zulo ugariko
eta arroka trinkoz osatutako plaka. Bilgunea gailurra baino 5 metro lehenago
dago. Plaka metaliko gorriak dituzten 3 paraboltez osatuta dago.
Materiala: 10 zinta +
bilgunerako materiala. Fisuak eta friendsak ez dira beharrezkoak.
Arroka: Kararria.
Orientazioa: Ekialdea/iparrekialdea.
Iraupena: 2h.
Nork irekia eta ekipatua:
0 comentarios:
Publicar un comentario