© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/12/18


Ihabar herriaren alboan, Madalen (859 m) eta Urbaran (748 m) gailurren artean, Mikel Pardo “Txintxak” eta Christian Pau-k (biak mendi-gidak) Asier “Txintxa” eta Lur Gil-en laguntzarekin altxor txiki handi bat aurkezten digute. Urbedez hariztiko plakak.

Urrutitik ez du ematen arroka egokia denik eskalatzeko eta bideak irekitzeko, baina oker gaude. Lerro logikoenak bilatuz Mikel eta Pauk arrokari zukua atera diote eta zailtasun ezberdineko 8 bide irekitzea lortu dute (zailtasun maila aldetik gehienak nahiko eskuragarriak).

Bide guztiak semi-ekipatuak daude ireki dituztenean jarraitu duten filosofia “katxarroekin” ibiltzea eta bakoitzak nahi duen tokian autobabesak jartzea izan delako. Arrokak aukera ugariak eskaintzen ditu autobabeserako, baina plaka trinkoetan edota pasagune zailetan beti aurkituko dugu aseguru finkoren bat segurtasuna hobetzeko asmotan. Bideek saihesbide txikiak egiteko aukera eskaintzen dituzte zeren egiten dugun arrokaren “irakurketaren” arabera posible izan daiteke bidea den toki zehatzetik ez igotzea.

Orokorrean arroka kalitatezkoa da, eusten duzunean “hozka” egiten duen horietakoa. Egia da toki batzuetan arreta jarri behar dela zer gauza eusten dugun, baina hori da kareharri “birjinak” duena. Jendea pasa ahala hobetzen joango da.

Goiko luzeetan arrokaren kalitatea hobetu egiten da. Gainera bertikalitatea zertxobait igo egiten da luze horietan eta, egia esateko, asko gozatzen da. Jarduerak jarraitzeko gogoarekin geratzen zara.

Egileek beraien blogetan dioten modura  Urbedez o Ihabar destaca por su caliza entre carrascas y robles. Hay caliza oscura compacta para trepar en adherencia y caliza clara de peor calidad. A medio camino entre ambas hay una caliza compacta y de mucha calidad repleta de buzones, lajas y agujeros, donde autoprotegerse. Y lo dicho ya en varias ocasiones; si quieres practicar autoprotección en un lugar precioso, entrenar con zapas o botas de cara a actividades de montaña, o simplemente escalar en plan love climbing, Ihabar es tu sitio. (sic)”

Eskalatzera joan ginen lehenengo aldian (“Kormoran moñudo” bidea egitera) bidearen hasiera aurkitzeko nahiko galduak ibili ginen. Mikelen blogeko (Bergidak) eta Christianen blogeko (Montañas de Camille) argibideak jarraituz tarte handi batean gora eta behera eta aurrera eta atzera ibili ginen bidea aurkitu arte. Orain tokia ezagutzen dudala eta bideak non dauden kokatzen dakidala erraza da, baina lehen aldiz hurbiltzen direnentzat zertxobait nahaste-borrastea izan daitekeenez, bideak aurkitzea errazago egingo dituen (edo behintzat hori espero dut) eskema moduko bat prestatu dut.

Onartu beharra daukat oraindik soilik bi bide egin ditudala inguru honetan, baina seguru nago besteak erortzen joango direla.

“Kormoran moñudo” bidera hurbiltzeko 25 min inguru behar dira (agian zertxobait gehiago lehen aldian) eta “Txintxako kalera” hurbiltzeko 3 min gehiago.

 

Informazio gehiago eta lehen eskukoa gainera hurrengo helbideetan aurki dezakezue:

Tenéis más información y de primera mano en:

Bergidak. Mikel Pardo “Txintxa”-ren bloga.

Montañas de Camille. Christian Pau-ren bloga.

Xabier Mujkaren blogak ere  (“SMITHYRENbloga”)  bide gehienen oso informazio baliagarria du.

 


Ihabar herrira hurbildu eta frontoiaren alboan doan kaleari jarraituz mendizerra aldera doan zementuzko pista hartu. Kanala zeharkatu eta zertxobait aurrerago Arakil ibaia. Kontuz! Kotxearekin mantso sartu, bestela azpiarekin jotzen da. Metro batzuk aurrerago lau bidez osatutako bidegurutzea aurkituko dugu. Zuzen jarraitu eta Urruntzura errekaren gainetik pasatuko gara. Zubi honetan ere kontuz, azkar sartuta azpiak jotzen dira. Zuzen jarraitu. Pistaren ezker aldean bi zabalgune daude kotxea aparkatzen ahalbidetzen dutenak. Nekazariak traktorearekin sorora pasatzeko moduan utzi aparkatuta kotxea.

Jada oinez eskuineko hartxintxarrezko pista hartu. Poste adierazle bat dagoen bidegurutze batera iritsiko gara. Eskerreko pistari jarraitu eta metro batzuk aurrerago eskuinera egin eta belarrek hartutako pistari jarraitu. Ataka bat zeharkatu eta hesituta dagoen soro batera irtengo gara. Lehen metroak bere ertzetik eginez igo eta gero diagonal bat eginez zeharkatu hesia zeharkatzeko pasagunea aurkitzeko (goi aldeko eskuin aldean dago; kotxetik 15 min inguru honaino). Hesia zeharkatu eta bidezidorretik aurrera egin 10-20 metro inguru. Bidea bitan banatzen da. “Kormoran moñudo” bidea egitera bagoaz edo bere albokoren bat, eskuineko adarra hartu (ez da ezkerrekoa bezain agerikoa).  Zertxobait aurrerago egurrezko txabola baten albotik igaroko gara. Bidezidorrari jarraitu beste hesi bat aurkitu arte. Ez gurutzatu eta bere albotik joanez gora egin (ipar aldera). Hesia amaitzen den tokian ezkerrera biratu eta horizontalki atzera egin (bidezidor arrastoak) eki aldera eginez. Minutu batera (edo hesitik 50 m ingurura) hildako zuhaitz baten enborra ikusiko dugu eta bere gainean mugarri bat. Eskuinera biratu eta 5-10 metroko zig-zag labur batzuk eginez igo (lehena ezkerrera, gero eskuinera; mugarriren bat dago, baina agerikoa da). Zig-zagaren goi aldean eskuin aldera diagonalean igo (emeki gora eginez) mugarriei jarraituz. Hartxingadi lauso bat zeharkatu eta 15 m aurrerago, gure aurre-aurrean, “Kormoran moñudo” bidearen hasiera dago. Mugarri bat dago eta lehen plakan arroka zubi bat zinta batekin.


Cambiar idioma (Castellano)

Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario