© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2022/12/19

Beraien lehen zatian plaka etzanez eta azken aldera bertikalagoak diren plakez osatutako bide semiekipatuak. Arrokaren kalitatea, orokorrean, ona da, baina hainbat tokitan arreta jarri behar da eusten dugunarekin.

“Txintxako kalea” bidearen hasiera zuhaitz handi baten itzalean dago. Aurreko egunetan euria egin badu (guri gertatu zitzaigun bezala) hasierako plakan arroka hezea egon daiteke. Kontuan izan.


 Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera

“Kormoran moñudo” bidearen hasieratik “Txintxako  kalea” bidera hurbiltzeko metro batzuk jaitsi behar dira bidezidor horizontal baten arrastoa aurkitu arte. Bideak ezpel eremu labur bat zeharkatzen du. Begetazioa irekitzen denean ezkerrera biratu behar da eta zuzen 10 m inguru igo behar dira bidearen  hasiera aurkitzeko. Zuhaitz batean zinta bat dago (hasieran zaila da aurkitzea). Berehala ikusten da L1eko lehena eta bakarra den parabolta.

 

Kormoran moñudo (4c, 125 m, derrigorrrez 4c)

L1 (35 m, 2 aseguru, 4a).  Erlaitz batez banandutako bi plakatxok zuhaitz baten alboan (zinta bat jartzeko aukera ona) dagoen hormatxo batean uzten gaitu. Erlaitz handi batera irteten gara eta hortik azken plakari ekin behar zaio, hau aurrekoak baino zertxobait bertikalagoa. Bilgunea bi zuhaitzetan (zinta jarrita ikusiko dugu). Bilgunera iristeko azken metroak etzanak dira.

L2 (35 m, 2 aseguru, 3c). Erlaitz baten banantzen dituen bi plakatxoek zuhaitz handi batean uzten gaituzte. Bere atzean diedro bat ikusiko dugu. Hortik igo behar da (euste lekuren batekin arreta izan behar da). Irtetean ezker aldera eginez harmaila batzuetatik igo erlaitz handi batera iritsi arte. Bertan egiten da bilgunea, arroka-zubi sendo batean (alboan duen beste arroka-zubi batekin sendotu daiteke).

L3 (25 m, 3 aseguru, 4c). Plaka-ezproitxo bat hasieran (parabolta bere amaieran). Ondoren euste leku onak dituen eta autobabeserako aukera ugariak eskaintzen dituen plaka bertikala. Plaka bertikalaren erdian arroka-zubi bat dago (zinta) sabaitxo moduko batean. Sabaitxoa gainditu ondoren luzea eskuinera egiten den zeharkaldi batean amaitzen da (parabolt batekin babestua). Bilgunea zertxobait deserosoa parabolt 1 eta arroka-zubi batez osatua.

L4 (30 m, 1 aseguru, 4b). Zuzen igo daiteke zati labur bertikal batetik, baina bidea eskuinetik doa. Bilgunetik irten eta eskuinera metro batzuk desplazatu ezproi lauso eta motz batera iristeko. Hortik igo. Erlaitz handi batera iritsiko gara. Hortik ekiten zaio azken plakari. Pitzadura ugari ditu eta autobabesa aukera onak eskaintzen ditu. Agerikoena ikusten dugun tokitik igo. Bilgunea zuhaitz handi batean. Luzea zertxobait luza daiteke eta trepada labur bat egin ondoen 5 m inguru gorago beste zuhaitz handi batean egin bilgunea.

 


Materiala: zintak eta bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana eta arroka-zubientzat zinta batzuk.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoa.

Horario: 1h 30 min

Nork irekia: Mikel Pardo “Txintxa” eta Christian Pau, otsaila 2022

 

 

Txintxako kalea (5a, 105 m, derrigorrez 4c)

L1 (25 m, 2 aseguru, 4b).  Hasieran 5 m inguruko plaka bertikala. Luzeko lehen parabolta eta bakarra zertxobait altu. Tartean tomen berde bat ongi sartzen den pitzadura bat dago. Erlaitz batera irtengo gara. Pitzadura txiki batetik igo eta emeki sabelduna den plakatxo bati ekin. Irteerako euste lekua kamutsak dira eta ez dute konfiantza handia ematen. Ez badu garbi ikusten, zertxobait eskuinera desplazatuz errazago da. Beste erlaitz batera iristen da. Berriro, beste plaka leun sabelduna. Bere goian arroka-zubi bat dago zinta batekin, baina behetik ez da ikusten. Zuzen igotzearena ez badugu argi ikusten, eskuinean dagoen zuhaitz txiki batek plaka gainditzen laguntzen du. Harmaila batzuk eta bilgunera iritsiko gara (soka duen arroka-zubi sendoa).

L2 (40 m, 2 aseguru, 5a). Bilgunetik ikusten da ekipatutako lehen arroka-zubiaren zinta. Bilgunetik irten eta pitzadura baten laguntzaz plakatxo bat igo. Zuhaitz txiki batzuk dauden tokira iritsiko gara. Berain atzean dagoen plakatxora igotzeko pasagunetxo bat dago. Arraildurez beteriko eta erraz babesten diren plaketatik jarraitzen du luzeak. Ongi igotzen dira. Amaieran itsasgarritasunezko plaka bat. Bere amaieran parabolt bat jarrita dago. Txapatu ondoren oinetan fidatuz pasagunea eman behar da (ez badugu argi ikusten, A0 modura egin daiteke). Bilgunea plaka gainditu eta ezker aldean geratzen diren zuhaitz handietako batean.

L3 (30 m, 3 aseguru, 4c). Pitzadura eta euste leku onak dituen arroka trinkoz osatutako plaka bertikala. Bideari izena ematen dion plaka da. Arrokak “hozka” egiten du eta autobabeserako dauden aukerak ugariak direnez oso lasai igotzen da. Parabolta baino lehen dagoen zuhaitz txikiak pasagunea ematen laguntzen du (egokia da zinta bat jartzeko ere). Euste lekuz beteriko arrokatik igotzen jarraitu, baina azken aldera, eskuin aldera desbideratu behar da, zuhaitz batzuen aldera, bilgunea aurkitzeko.

L4 (10 m, 0 aseguru, II). Hormatik irteteko, trepadatxo bat. L3 luzea honaino luza genezake, baina horrek sokakideen artean komunikazioa oztopatuko luke. Hobe da R3a egin eta gero azken metro hauek egitea. Bilgunea zuhaitz handi batean.

 


Materiala: zintak eta bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana eta arroka-zubientzat zinta batzuk.

Arroka: Kareharria.

Orientazioa: Hegoa.

Horario: 1h 45 min

Nork irekia: Mikel Pardo “Txintxa”, Christian Pau eta Asier “Txibi”, martxoa 2022

 

Jaitsiera (bi bideentzat berdina):  Basoan sartu arte igo. Bidezidorrak ezker aldera egiten du eta, ia horizontalki, “Elektrolitos” bidearen amaieraraino igotzen da. Hortik bidezidorrak joera beherakor bat hartzen du eta hormen ertzetik jaisten da. Zertxobait aurrerago bidezidorra kanal moduko batean sartzen da eta, orain bai, joera beherakor argi batekin behera egiten du. Ezpelen artean jaitsiera malkartsua ageriko bidezidor bati jarraituz. Bideak kanalaren azpian uzten gaitu (bideen amaieratik 15 min inguru behar dira honaino) eta, hortik hurbiltzeko bideari jarraituz, kotxera itzultzea soilik geratzen da. Guztira, kotxea utzi dugun tokira itzultzeko, 35 min inguru beharko ditugu.

 

Cambiar idioma (Castellano)

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario