Xarma magikoa duen leku bat. Oso leku
polita da (horregatik bakarrik merezi du bisita bat) eta oso lasaia. Gu handik
ibili ginen Aste Santuaren ondoren, eta oso jende gutxirekin egin genuen topo.
Bidea oso ondo hornituta dago eta beste
aldaera batzuk egiteko aukera ematen du. Harkaitza granito zahar bat da, hemen
Aiako Harrian duguna bezalakoa.
Guztiz gomendagarria.
Iristeko: Llagosteratik
Santa Kristina d 'Aro herri aldera egin behar da. C-65 eta C-35 errepideak elkartu
ondoren dagoen gasolindegia baino zertxobait lehenago eskuinera egin behar da
(Ikusi mapa). Asfaltatutako errepide zabal bati jarraitu behar zaio 2,7 km-tan
3 edo 4 kotxe aparkatzeko lekua dagoen tokira iristeko.
![]() |
Hurbiltzeko: Autoa uzten
den lekuan jaiotzen den pista bat hartu. Lehenengo metroetan errepidetik pixka
bat urruntzen da eta gero (200 bat metro inguru) errepidearekiko paralelo doa.
Lehen metro horiek zuhaitzen itzalpean egiten dira. Argigune batera iristean,
bidezidor batetik behera egin behar da. Metro batzuk aurrerago orratzak ikusten
hasiko gara.
L1 (30 m, 6 aseg., 5a). Bidea
identifikatuko dugu sabai argi baten eskuinaldean dagoen lerroa delako eta
lehen paraboltak spit zahar bat duelako ondoan.
Pitzadura bat zeharkatzen duen plaka.
Arroka beltzarana da (likenez jantzia), baina oso itsasgarritasun onekoa.
Pitzadura zeharkatu ondoren, plakak helduleku gehiago ditu (aseguruek gehiago
urrunduta daude). Luzea diedro-kanal batekin amaitzen da. Kanala gaindituta,
bilgune bat aurkituko dugu (katearekin eta uztaiarekin lotutako 2 parabolt),
baina hobe da 5 m gorago egitea, zuhaitz sendo batean.
Jaitsi oinez hurrengo orratzaren
oinarriraino. Lehenengo bi orratzek osatzen duten korridorea ezkerreko (gora
begiratuta) izkinaraino zeharkatu. Gure lerroa ezker-ezkerrean dagoen azken parabot
lerroa da.
L2 (20 m, 6 aseg., 5b). Plaka. Lehenengo
parabolta txapatu ondoren oinetan fidatzeko pasagune txiki bat. A0 modura
egiteko aukera dago. Gero, ezkerreko plakatik igotzen den pitzadura bat. Beste
pasagune fin bat pitzaduratik irten eta R-ra igotzeko.
L3 (20 m, 8 aseg., 5b). Ezkerrerantz
diagonalean igotzen den arrakala. Gero plaka bat itsasgarritasun pasagune txiki
batekin. Plakaren irteeran parabolt bat duen bilgunea bat aurkituko dugu. Horri
lotuta, rapelera garamatzan bizi-lerro bat dago (katea + soka).
Arazorik gabe L2 eta L3 lotzeko aukera
dago. Orratzetik jaisteko 20 m inguruko rapela egin behar da.
L4 (30 m, 7 aseg., 4c). Bigarren eta
hirugarren orratzek osatzen duten korridoretik, igo harmaila batzuetatik (10 m
inguru) plataforma handi bateraino.
Plaka etzana hasieran. Amaieran,
diedroaren ezkerretara geratzen den plakatik igotzen da. Diedroaren irteeran,
eskuinean, 2 kimikoz osatutako bilgune bat dago. Hobe da metro batzuk gorago,
rapela egiten bloke handi batean, bilgunea egitea.
30 m inguruko rapela.
L5 (30 m, 7 aseg., 5a). Diedro-kanala,
luzeraren erdi aldera pasagune txiki batekin. Katearekin eta uztaiekin lotutako
2 kimikoz osatutako lehen bilgune bat aurkituko dugu. 10 m gorago (ezkerrean)
bigarren bilgunea dago, mailoia duen bi paraboltekin.
![]() |
| Bidea |
![]() |
| Luzeak |
![]() |
| Rapelak |
![]() |
| Krokisa |
Jaitsiera: Azken bilgunetik
10 m inguru egin horizontalean, Agulla del Pi-ren ezkerreko izkinan dagoen pinura
hurbiltzeko. 8 bat metro inguruko rapel labur batek lurrean uzten gaitu.
Materiala: 8-14 zinta (L2
eta L3 elkartu ala ez) + bilgunerako materiala,. Friendsak eta fisureroak ez
dira beharrezkoak.
Arroka: Itsasgarritasun
handiko granito zaharra.
Orientazioa: Hegoa - Hego-mendebaldea.
Iraupena: 2h 30min





0 comentarios:
Publicar un comentario