Itsaso urdin zabala eta Marsellako irlak atzean dituen horma txikia. Plaka etzana baina bere kareharri zuria ezin hobea da. Euste-leku txiki ugariz beteta dago. Euste-leku horitatik zein hartu da bidearen “zailtasun” handiena. Bide hau lasai, presarik gabe, egin behar da. Pena bat da hain motza izatea.
Bidearen hasierara hurbiltzeko, zati bat soka finkoarekin babestuta dago eta arreta apur bat ipini behar da. Adi soken egoerari.
Iristeko: Sormioura hurbildu (ikus informazio zehatzagoa)
Hurbiltzeko: Sormioutik Bec-era doan bidea hartu (pintura beltza). Aldapa gogor batetik Brèche du Guem-era igo. Beste aldera pasatzeko zulo estu bat zeharkatu behar da. Hain estua da, zeharkatzeko gainean daramagun ia guztia kendu behar dela. Tarte txiki bat soka finkoaren laguntzarekin jaitsi, bira batetik eskuinera egin (mendebaldera) eta azken plaka etzan bat jaitsi, hau ere soka finko baten laguntzaz (3b pasagunea). Kotxetik, guztira 30 min inguru.
L1 (25 m, 4 aseguru, 4a): Kareharri ezin hobeago batean plaka etzan eta motz bat. Euste-leku txiki pilo bat daude.
L2 (20 m, 3 aseguru, 4a): Aurreko luzearen antzekoa.
L3 (25 m, 4 aseguru, 4a): Aurreko bi luzeen antzekoa.
L4 (20 m, 4 aseguru, 4b): Plaka igotzen amaitu eta diedroa gainditu. Ezkerrera jotzen duen diedro etzanetik jarraitu gailurreko krestara iritsi arte.
Nahi izanez gero lehenengo bi eta azken bi luzeak elkar daitezke.
Jaitsiera: Krestatik apurtxo bat igo eta gure atzean ikusten den bidezidorrera jaitsi (3-4 metroko destrepe txiki bat). Guemeko lepora jaitsi (bidezidor erraza, baina zati txiki pare batean arreta jarri beharrekoa). Lepotik igo garen bidetik jaitsi (guztira 20 min inguru).
Materiala: bidea egiteko moduaren arabera 4 edo 8 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kalitate ezin hobeko kareharri zuria
Orientazioa: Mendebaldea
Iraupena: 1h.
Nortzuk irekia: Martine eta Christian Guyomar, 1976.
Cambiar idioma (Castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario