Orpierre azken urte hauetan ezaguna egin da eskalatzeko ematen dituen aukeragatik. Bere klimatologia bereziak martxotik azarora eskalatzen uzten du, gehienetan giro epel eta eguzkitsu batean.
Orpierreko arroka kareharri gris trinkoz osatuta dago, nahiz eta batzuetan arroka ez hain trinkoa duten zatiak ere aurkitu. Oso kalitate oneko eta euste-leku ugarikoa arroka da.
Ekipamendua ezin hobea eta ugaria da. Jende gehien ibiltzen den sektoreetako bideetan arrunta izaten da bi, eta batzuetan hiru, bilgune aurkitzea batera aurkitzea. Horrek bide bera bikote batek baino gehiagok batera egitea ahalbidetzen du. Bide luzeak dituzten sektore nagusiak, hauexek dira: Quiquillon, Ascles eta Adrech. Inguruan badira kirol-eskalada egiteko luze bateko bideak dituzten beste sektore batzuk.
Orokorrean bideak oso jendetsuak dira. Ohikoa izaten da bide berdina egiten 5 edo 6 bikote aurkitzea. Lehenak izateko goiz altxa behar da.
Aix-en-Provence-n A51 autopista hartu Gap norabidean. Sisteron pasa eta berehala, lehenengo irteeran, autopistatik irten eta Serres aldera doan D4075 errepidea hartu. Laragne-Montéglin herria gurutzatu eta gero, kilometro batzuk aurrerago, Eyguians herrixkan ezkerrera hartu eta berehala gara Orpierre herrixkan. Eskalatzailez beteriko herriko kanpin handiak, ia egunero irekitzen duten supermerkatua (eta nahiko goiz gainera) eta herriko bi tabernek egonaldia oso erosoa egiten dute.
0 comentarios:
Publicar un comentario