Iristeko: Orpierrera hurbildu (ikus informazio zehatzagoa).
Hurbiltzeko: Adrecheko aparkalekutik Adrecheko hormara igotzen den bidea hartu eta hormaren oinarriraino jarraitu. Aparkalekutik 20 minutu inguru.
L1 (35 m, 12 aseguru, 5a): Sarrera errazena aukeratzen dugu eta Interdit bidea hartzen dugu (izena horman margotuta dago). Plaka batetik metro batzuk igo eta sabaitxo batetik topo egiterakoan metro pare bat eskuinera egin. Beste plakatik jarraitu bilgunera eramango gaituen trabesi horizontala aurkitu arte (4 metro inguru). Cartableko lehenengo bilgunea da.
L2 (35 m, 10 aseguru, 5a): Eskuinetik irten eta ezpel batera hurbildu. Hor aseguruak norabidez aldatzen dute eta ezkerrera jotzen dute. Ez dira jarraitu behar. Cartableko bigarren luzea (5c+) egiten amaituko genuke. Ezpelaren alboan gaudela gure eskuinean ikusten den aseguru lerrora pasa behar dugu. Plaka etzana bertikalagoak diren zati batzuekin.
L3 (35 m, 10 aseguru, 5a): Euste-leku asko dituen plaka, erresalte batzuekin.
L3 (45 m, 12 aseguru, 5b): Plakatxo bat zuhaitzera iristeko. Ondoren plaka handi bat nahiko etzana, baina nahiko leuna. Itsasgarritasunezko pasaguneak.
Jaitsiera: Azken bilgunetik oinez apur bat igo rapela egiteko bilgunera eramango gaituen kable aurkitu arte. Rapelak 35 metro ditu (azken 20ak airean) eta bidezidor batean uzten gaitu. Bide horri jarraitu aparkalekura iristeko.
Materiala: 12 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude. Arroka: Kalitate oneko kareharri grisa.
Orientazioa: Hego-ekialdea
Iraupena: 2h.
Cambiar idioma (Castellano)
0 comentarios:
Publicar un comentario