Iristeko: Orpierrera hurbildu (ikusi informazio zehatzagoa).
Hurbiltzeko: Adrech-eko aparkalekutik Adrech-eko hormara eramaten duen bidezidorra hartu eta paretaren oinarriraino igo. Bidezidorretik igotzen jarraitu Ascle-ko hormaren oinarrira iritsi arte. Bidea hormaren eskuin aldean dago. Aparkalekutik 35 minutu inguru behar dira.
L1 (25 m, 8 aseguru, 5c): Plaka bat hasieran eta beste bat amaieran. Bigarren hau gogorragoa da eta zertxobait estutu behar da.
L2 (30 m, 10 aseguru, 6a): Kanpo aldera botatzen duen plaka laranja oso bertikala eta euste-leku onekin. Azken 10 metroak ezkerretik eskuinera doan diedro-kanal moduko batetik dira. Azken metro hauek etzanak dira.
L3 (35 m, 9 aseguru, 5a): Bilgunetik eskuinetik irten apur bat apurtuta dagoen arrokatik. Arroka txarreko zatitxo hau gainditu eta gero plaka etzan izugarri batetara irteten gara. Nahiko etzana da, baina oso polita da eta gainera arroka oso trinkoa da.
Jaitsiera: Kresta ezker aldera (mendebaldera) jarraitu. Erraza da, baina nahiko aereoa da. Kresta igarotzea aseguratu nahi duenarentzat 3 kimiko instalatuta daude. Kresta utzi eta lepora eramango gaituen bidezidorraren bila joan behar gara. Horretarako 4 metro inguruko destrepe txiki bat egin behar da. Arroka nahiko higatuta dauka eta horregatik destrepea 4a mailako pasagunea izan daiteke. Lepoan gaudela, bidezidorretik jaitsi eta, gutxi gorabehera, 30 minututan aparkalekuan gara berriro.
Materiala: 10 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Kalitate oneko kareharri grisa.
Orientazioa: Hego-eki aldea
Iraupena: 1h30min.
0 comentarios:
Publicar un comentario