© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2011/09/22

Inguru hauetako klasikoa da. Ibilbidearen gehiengoa apur bat desplomatua den diedro batetik doa. Bidea oso bertikala eta giro handikoa da. Lehenengo luzearen lehenengo zatian arroka nahiko zikina dago, baina hortik aurrera bere kalitatea hobetzen doa. Bide osoa oso ongi ekipatuta dago.
Bere mailak, hurbiltze motzak eta ekipamenduak bide oso jendetsua bihurtzen du. Udaran arrunta izaten da beste kordada bat edo birekin topo egitea. Kasu horretan, kontuz harriak botatzearekin.

Iristeko: Sallent de Gállego aldera igo eta Hoz de Jaca (Tena-ko bailara) herrira hurbildu. Kotxea herrian aparkatu.

Hurbiltzeko: Begiratokira oinez hurbildu eta bere ezkerretik irteten den bidezidorretik jaitsi. Bidea oso markatua dago eta zatitxo batzuk soka finko batekin babestuta daude. Herritik bideko azken bilgunera iristeko 10 minutu inguru behar dira.
60 metroko bi sokekin bidearen oinarrira bi rapeletan iristen da. Lehenengoarekin, 55 metro ingurukoa denarekin, R1 eta R2 bilguneen artean dagoen beste bilgune batetaraino jaisten da. Bilgune hori sabaitxo baten azpian dago eta ez dago oso eskura. Horrez gain apur bat deserosoa da. Bilgune horretatik 50 metroko beste rapel batekin lurrera iristen gara.
Hormaren oinarria begiratokitik jendeak botatako gauzez (paperez, plastikoez, … etab) beteta dago.

L1 (40 m, 14 aseguru, 5c): Bidearen hasiera goitik erortzen den lurrez nahiko zikina dago, baina gero garbitzen doa. Erregeletaz osatutako plakatxo batekin hasten da eta gero, bilgunera iritsi arte, fisuradun diedro bat da. Kontrolatu beharreko bloke batzuk badira.
L2 (35 m, 10 aseguru, 5c): Bilgunetik irten eta berehala bere eskuinean fisura bat duen plaka bat dago. Plakak pasagune finen bat badu. Bertatik igo sabaitxo bat igaro arte. Hortik aurrera diedroa, diedroa eta diedroa bilguneraino.
L3 (25 m, 10 aseguru, 5c): Luze osoa diedro bat da. Hasieran eta amaiera aldera sabaitxo batzuk aurkituko ditugu. Bilgunea erlaitz handi baten ertzean dago. Bilgune hori bertatik rapelatzeko prestatuta dago.
L4 (20 m, 6 aseguru, 5c): Babaresa bat bilgunetik irteteko. Bertatik igo ia sabai handiraino iritsi arte eta eskuin aldera gurutzatu. Azken diedro baten azken bilgunean uzten gaitu.


Materiala: 14 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Eskistoa
Orientazioa: Mendebaldea.
Iraupena: 1h45min.
Ekipatzaileak: Ursi Abajo, Javier Abajo eta David Abajo, 1988.
Reekipatzaileak: Salvador López eta Julio Armesto, 2000.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario