Alpeetako bidean mazizo zentralean geldiunetxo bat egiten dugu. Millau herritik gertu Gorges del Tarn eta Gorges de la Jonte bailarak daude. Lekua nahiko turistikoa izan arren ingurua nahiko lasaia da. Jarduera gehienak errekarekin loturikoak izaten dira (kanoak eta piraguismoa), baina eskalatzen duen jendea ere mugitzen da hemendik.
Agian udara ez da garai onena hona hurbiltzeko
(bero asko egin dezake), baina goiz ibiliz edo arratsaldez, eguzkiak indarra
galtzen duenean, edota hormen orientazioarekin jolastuz beti aurki daiteke
zerbait itzalean.
Iristeko: Millau herritik Gorges du Tarn aldera jo D907 errepidea jarraituz
(panel adierazleak jarraitu) Le Rozier herrira hurbildu.
Hurbiltzeko:
Herri
erdigunetik Capluc aldera igo (adierazia). Auzoko errepidetik igo
asfaltoa amaitu arte eta kotxea aparkatu. Guztira 4-5 kotxentzako lekua dago.
Pistatik oinez igo harrizko bidezidor bat aurkitu arte (kotxetik 5-7 min.).
Bide horretatik biztanlerik gabeko herrixka bateraino igo. Bertan bidegurutze
bat aurkituko dugu. Eskuinera hartu. Bideak xume-xume gora egiten du.
Aurrerago, 25 min. ingurura, beste bigarren bidegurutze batekin egingo dugu
topo. Zuriz eta gorriz margotutako bidea utzi eta beherantz, eskuin aldera, jo.
Apur bat aurrerago, 2 minutu eskasera, "Petzl eta Roc Trip"
letreroarekin adierazitako bidegurutze bat aurkituko dugu. Ezkerrera hartu.
Bidezidorrak ez altueratik galtzen A markarekin izendatutako sektore batera
iritsi arte (azken bidegurutzetik 10 min.). Apur bat aurrerago bidezidorrak
gogor gora jotzen du. Hiru minututan bidearen oinean gara. Guztira kotxetik 45
min. inguru.
L´Arête sektorea. |
Zebulon
(4c, 105 m, derrigorrez 4c)
Bidea oso ongi ekipatuta dago. Inguru hauetako
biderik errazena da. Kareharriak itsasgarritasun handia du eta zuloz eta euste-lekuz,
bai eskuentzat bai oinentzat, beteta egoteagatik bereizten da. Benetan
gozagarria. Bistak bailara aldera, ikusgarriak.
L1 (30 m, 7 aseguru, 4c): Plakatik bloke bateraino igo (euste-leku piloak). Ondoren trabesi
motz bat egin behar da eskuinera (5 metro inguru) eta sabaitxo bat gainditu.
Sabaiko pasagunea errazago igarotzen da lehenik eskuinera joz eta gero berriz
ezkerrera bueltatuz. Sabaia gainditzea bideko pasagune gogorrena da. Bilgune
erosoa katez loturiko bi kimikoz osatua (alboan, gertu, beste hirugarren kimiko
bat).
L2 (25 m, 6 aseguru, 4c): Plaka eta plaka.
L3( 35 m, 7 aseguru, 4c): Aurreko luzearen berdina. Hormatxo bat bilgunera iritsi baino lehenago,
baina ongi igarotzen da (euste-leku piloak). Bilgunea terraza handi batean.
L4 (15 m, 3 aseguru, 4c). Espoloitxo bat terraza handi batera iristeko. Bertan dago bilgunea
(lotu gabeko bi kimiko). Eskerretik ere jo daiteke. Aukera berri hori apur bat
zailagoa da (5a, 3 aseguru).
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen.
Materiala:
8 zinta + bilgunetarako materiala. Friend eta
fisureroak soberan daude
Arroka: Itsasgarritasun handiko kareharria. Arrokak euste-leku eta zulo pilo
ditu, bai oinentzat, bai eskuentzat.
Orientazioa:
Hego-mendebaldea.
Iraupena: 1h15min.
ikusten dutenez bueltatu zea!!! eskerrak!!! liburua oso ona,ZORIONAK!! SEGI HORRELA!!
ResponderEliminarEskertzen da.
ResponderEliminarEgiten joan ahala udaran eginiko eskaladak argitaratuko ditut. Batzuk benetan zoragarriak izan dira.