© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2012/10/03

Ongi ekipatutako bide bariatua. Bere maila eskuragarriak eta bere hurbiltasunak Grimseleko bide bisitatuena bihurtzen dute. Inguruko beste bideren batekin konbinatuta eskalada egun polit bat suerta daiteke. 
Bidea rapelatzeko prestatuta dago, baina beste kordada batzuk badaude lortuko dugun gauza bakarra  jendea eragoztea izango da. Hobe oinez jaistea. Ordu laurden batean berriro ere bidearen oinean zara.
Inguru hauetan bilguneetan ohikoa den instalazioa.
L1 (45 m, 7 aseguru, 3c). Pitzadura eta euste-lekuren bat duen plaka etzana.
L2 (30 m, 5 aseguru, 4b). Kanal-pitzadura moduko bat hasieran(diedro oso etzana). Gero bertikalagoa den diedro bat bilgunera iristeko.
L3 (30 m, 6 aseguru, 5a). Kanal-pitzadura etzana. Aurrerago bertikalagoa den beste bat. Bigarren hau bertikalagoa da eta uragatik oso leunduta dago. Hobe da bere ezkerrean dagoen plakatik zati hau igarotzea. Plakak pitzaduratxo bat du erdian eta bere laguntzarekin nahiko ongi gainditzen da zati hau.
L4 (25 m, 6 aseguru, 4a). Kanal-pitzadura hasieran. Gero ezkerreko plakara igotzeko gilbortxo bat gainditu behar da. Azkenik oinentzat eta eskuentzat euste-leku ugari dituen horma bertikal bat bilgunera iristeko.

Jaitsiera: Bidea rapelatzeko prestatuta dago, baina hobe da oinez jaistea. Azken bilgunearen atzean aurkituko dugun bidezidorra ezker aldera jarraitu. Apur bat aurrerago 6 metro inguru dituen hormarekin egingo dugu topo. Zati hau nahiko ongi jaisten da hormak oinentzat egokia den erlaitz txiki bat duelako. Oinak bertan jarriz eta eskuen laguntzaz erraz jaisten da beheranzko flankeo bat eginez (3a-ko pasagunea).

Materiala: 7 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Granito trinkoa.
Orientazioa: Ipar-ekialdea.
Iraupena: 1h45min.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario