Oraingo honetan Räterichsbodensee-ko Seeplatten sektorera hurbiltzeko asmoarekin.Presa igaro ondoren, poste adierazlean, ezkerrera hartzen duzu eta 25 minututan lehenengo bideen hasieran gara.Gure bidea aurkitzeko zementuzko bigarren zubitxoa igaro baino metro 1 lehenago, horman, parabolt lerro bat hasten dela aurkituko dugu. Horman, letra txikiz, bidearen izenaren hasiera margotuta dago (Tirn ...).
Bidea horrela da. Plaka, plaka eta plaka. |
Bidea
amaiera gabeko plaka bat da. Plaka gehienak nahiko etzanak dira, baina oso
leunak dira. Itsasgarritasunezko pasagune finak luze batzuetan. Honelako
eskalada motara ohituta egon behar da bideaz disfrutatzeko.
L1 (35 m, 6 aseguru, 4a). Plaka.
L2 (50 m, 8 aseguru, 4b). Diedrotxo baten ezkerretik
doan plaka hasieran. Eskuineko plakara pasa eta sabaitxo bat gainditu. Azken
zatian plaka berriro bilgunera iritsi
arte.
L3 (30 m, 3 aseguru, 3a). Lehenengo zatia, ia luze
erdiraino, oinez igotzen da. Gero trepada bat bilgunera iristeko.
L4 (40 m, 7 aseguru, 5a). Itsasgarritasunezko plaka.
Hirugarren aseguruaren inguruan pasagune fin bat dago.
L5 (40 m, 8 aseguru, 5b). Itsasgarritasunezko plaka. Seigarren
asegurutik aurrera bideak oso eskuinera jotzen du. Goranzko zeharkaldia eskuin
aldera, ia horizontalean, bilgunea aurkitzeko. Zeharkaldian pasagune fin
batzuk. Oinetaz fidatu behar da.
L6 (50 m, 8 aseguru, 5b). ). Itsasgarritasunezko plaka. Ezkerretik eskuinera bideak C handi
bat egiten du.
L7 (25 m, 6 aseguru, 5c). Plaka. Pasagune fina
bilgunetik irteteko, baina gertu dagoen aseguruaren laguntzaz egin daiteke
(A0). Gero alde batera eta bestera mugituz, plaka saihestuz, euste-leku onak
aurkitzen dira eta luzea ez da oso zaila (ez aurrekoak baino zailagoa
behintzat)
L8 (35 m, 5 aseguru, 5a). Plaka. Luzea eskuin aldera
diagonalean igotzen da bosgarren asegurura arte. Hortik, bilgunea aurkitzeko,
zuzen jo bost bat metro. Pasagune fina bilgunea igotzeko.
L9 (45 m, 7 aseguru, 4c). Plaka. Lehenengo 15 metroak
asegururik gabe gilbortxoak dituen plaka etzan batetik zehar. Gero diagonalean
igo eta, azkenik, zuzen bilgunera iristeko. Zati batzuetan arroka oso leuna
glaziarra eta urarengatik.
L10 (50 m, 8 aseguru, 5b). Luze desberdinena hau dugu.
Gilbortxo bat duen plaka bat hasieran. Gero, bi bloke handietara hurbiltzeko,
eskuin aldera goranzko zeharkaldi bat egin behar da. Bloke horietara igo behar
da. Azken zatia, bigarren blokearen gainean, berriro ere plaka.
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen.
Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala.
Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Granito trinkoa. Leku batzuetan oso
leuna.
Orientazioa: Ekia.
Iraupena: 3h45min.
Nork irekia eta ekipatua: K. Röthlisberger, N.
Scheletti, S. Keller, N. Keller, C. Allenbach, J. Straub eta J. von Känel,
2000.
0 comentarios:
Publicar un comentario