Bide
honetan ere bilgune batzuk zementatutako uztai handi batetik hornituta
aurkituko ditugu.
Azkenaurreko bilgunetik ikusten diren bistak. |
Hurbiltzeko: Burdinazko zubiaren
inguruan aparkatu kotxea. Kontuz! inguru honetan kotxea aparkatzeko ordaindu
egin behar da. Ez da oso garestia Suitzan gaudela kontuan hartuta (2 euro egun
osorako). Erreka bat pasa eta burdinazko zubira eramaten duen bidea igaro
ondoren, errepidearen beste aldean, 20 metro ingurura, harriztatutako bidezidor bat
jaiotzen dela ohartuko gara. Hortik igotzen da. Poste elektriko baten albotik
igaro ondoren bideak horizontalean jarraitzen du harrizko bloke handi batzuen
artetik. Erreka bat zeharkatu eta berehala gara bidearen hasieran (20 min
inguru kotxetik). Izena pinturarekin horman margotua.
L1 (25 m, 6 aseguru, 5a). Plaka nahiko bertikala
pasagune finen batekin. Azken zatian hormatxo bat.
L2 (35 m, 9 aseguru, 4c). Itsasgarritasun pasaguneren
bat duen plaka etzana.
L3 (30 m, 10 aseguru, 4c). Aurrekoaren antzekoa.
L4 (30 m, 8 aseguru, 4c). Aurrekoaren antzekoa.
L5 (35 m, 10 aseguru, 4c). Aurrekoaren antzekoa.
L6 (35 m, 10 aseguru, 4c). Aurrekoaren antzekoa.
L7 (45 m, 7 aseguru, 4c). Aurrekoaren antzekoa, baina
plaka nahiko etzanarazten da eta aseguruak urrunago daude. Aukera handiak
kordada ataskua gertatzeko. Bi metro gorago beste bilgune bat dago.
L8 (25 m, 8 aseguru, 5a+). Sabairaino euste-leku oneko
horma bertikala. Sabaia bere eskuinetik ekiditen da. Gero, bilguneraino, plaka
bat. Apur bat gorago igotzen bagara (15 m inguru, bloke belartsu eta lurtsuak)
erlaitz belartsu handi batean, zuhaitz handi batean, bilgunea egiteko aukera
izango dugu.
L9 (25 m, 7 aseguru, 5a). Euste-leku oneko horma
bertikala. Bilgunea aurkitzerakoan aurrera jarraitzen badugu, berehala, 15 metro ingurura, beste
bilgune eroso bat aurkituko dugu (2 parabolt katez lotuak; rapelatzeko?). Guk
ez genuen horrela egin, ez genuelako ezagutzen, baina uste dut horrela hobeto
dela hurrengo luzean (bideko luze giltza) bikotea hobeto kontrola dezakezulako.
L10 (35 m, 8 aseguru, 6a). Horma bertikala. Pasagune
gogorrean hiru aseguruak oso gertu daude. Arazorik gabe A0 modura egiteko
aukera dago. Bilgunea erlaitz batean.
L11 (30 m, 7 aseguru, 5b). Bilgunetik irten eta
espoloitik igo (euste-leku onak). Bilgunera iristeko hormatxo bat.
L12 (30 m, 5 aseguru, 4a). Bilgunetik irten eta
espoloitxotik igo (etzana). Hori gainditzerakoan bilgunea aurkitzeko eskuin
aldera zeharkaldia egin. Bilgunea parabolt batez soilik hornitua.
Jaitsiera: Azken bilgunetik bidezidor bat
jaiotzen da. Hasieran gora egiten du. Bidezidorretik igotzen hasi eta nahiko
igo dugula ohartzerakoan (150-200
metro igo ondoren) gure eskuinean geratzen den espoloi
zabalera pasa behar da. Leku erosoen eta errazenetik horizontalki zeharkatu.
Zeharkatzen ari garenean, behean, gure eskuinean, egurrezko txabola bat ikusiko
dugu. Horra hurbildu behar gara.
Txabolaren
alboan beste txabola batera eramango gaituen bidezidor bat jaiotzen da. Jaisten
jarraitzen dugu eta ate metaliko bat
duen babes natural baten albotik igaroko gara. Aurrerago beste txabola
bat. Jarraitu jaisten, jada markatuagoa den bide batetik, eta Ponte Brolla
jartzen duen gezi hori batekin egingo dugu topo. Bideak erreka baten ezkerreko
aldetik jaisten jarraitzen du. Ordu erdiko jaitsiera gogor batek errepidean
utziko gaitu. Ia behean gaudenean, 10 minutu eskas geratzen direnean, bunker
bat dirudien eraikin baten albotik igaroko gara. Azken bilgunetik
errepideraino, guztira, 45 minutu inguru.
Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala.
Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Gneis.
Orientazioa: Mendebaldea.
Iraupena: 4h45min.
Nork ekipatua: Häns Müller
0 comentarios:
Publicar un comentario