Courmayeur herrira hurbiltzen gara. Bertatik Mont Blanc mendi aldera bistak ikusgarriak dira. Guk Val Ferret aldera jarraitzen dugu. Bailararen amaieran, Dalmazzi aterpera doan bidetik apur bat desbideratuta, bide nahiko errazak dituen gneis plaka handi bat dago. Eskalatzen ari zaren bitartean bailara aldera dagoen paisaia eta, hurbiltzeko garaian, Grandes Jorasses aldera dagoena ikusgarriak dira.Uztaila hasieratik abuztu amaiera arte errepidearen azken zatia, bailararen hondora doana, kotxeentzat itxita egoten da goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, baina gu igo ginenean inork ez zigun ezer esan. Itxita aurkitzen bada egun osoan autobus zerbitzu bat dago. Hori bai, gu igo ginenean kotxe pilo bat zegoen eta aparkatzeko lekua aurkitzeko zailtasun handiak izan genituen.
Iristeko: Courmayeur herritik Lavachey herri
aldera igo. Errepideari jarraitu amaitu eta pista batean bihurtzen den arte.
Kotxea ahal den tokian aparkatu.
Hurbiltzeko: Pistatik oinez igo. Igotzen hasi eta handik 10
minutura aterpera doan bidearen bidegurutzea aurkituko dugu. Gure plaka
bailararen hondoan geratzen da, justu gure aurrean. Bidezidorra hartu, erreka
gurutzatu eta eskuin aldera igotzen den bidezidorra hartu. Bidexka honek plaka
handiaren oinarrian utziko gaitu. Kotxetik, guztira, 40 min inguru.
Rioby (5a, 220 m, derrigorrez 4c)
Arroka
trinkoa duen bide polita. Lehenengo luzeak oso etzanak dira. Orokorrean bidea
nahiko etzanak diren plaketatik doa, baina sabai pare batek eta zatitxo
bertikalago batek barietatea ematen diote. Lehenengo luzea nahiko motzak dira.
Onena, gauza arintzeko, lehenengo lau luzeak binaka elkartzea da.
L1 (25 m, 4 aseguru, 3b). Plaka etzana.
L2 (25 m, 5 aseguru, 3b). Aurrekoaren antzekoa.
Bilgunea plataforma handi batean.
L3 (25 m 4 aseguru, 3b). Aurrekoen antzekoa.
L4 (30 m, 5 aseguru, 4a). Hasieran bertikalagoa den
kanal moduko bat, gero grada batzuetatik jarraitzen du bilgunea dagoen
plataforma belartsu handi bateraino.
L5 (35 m, 5 aseguru, 4b). Terrazatxo belartsu batez
banandutako bi horma. Bigarrena hobeto da bere eskuinetik saiatzea. Bilgunea
sabaitik metro batzuk beherago.
L6 (25 m, 3 aseguru, 5a). Zati erraza sabaira
hurbiltzeko. Bera gainditzeko pasagune fina. Erosoena ezkerragotik ekitea
izango litzateke, baina dagoen aseguruak eskuinetik ematea behartzen du eta
estutu behar da. Ondoren nahiko etzana den plaka bat, baina aseguruak apur bat
urrun daude.
L7 (30 m, 6 aseguru, 4c). Bilgunetik irteteko
sabaitxo bat gainditu behar da. Aurrekoa baino sabai txikiagoa izanik duen
pasagunea aurrekoa bezain edo zailagoa dela esan daiteke. Gero ongi igotzen den
plaka nahiko etzana.
L8 (25 m, 4 aseguru, 4b). Oin eta eskuentzat
euste-leku ugari dituen plaka etzana. Sentsazio onekin amaitzeko, luze polita.
Azken
bilgunetik gora, aseguruak ikusten dira (3 parabolt) eta ematen du bideak
jarraitzen duela. Gure erreferentziek ez zuten horrelakorik esaten eta, bada
ezpada, jaistea erabaki genuen.
Jaitsiera: Bidetik rapelatzen.
Materiala: 6 zinta + bilgunerako materiala. Ongi
dator friend (ertaina edo txikia) edota fisureroren bat sabaien pasagunetarako.
Bi sabaien gainean aurkituko ditugun pitzaduratxo pare batek pasaguneak hobeto
babesten lagunduko digute.
Arroka: Gneis trinkoa.
Orientazioa: Hego-ekialdea.
Iraupena: 1h30min.
0 comentarios:
Publicar un comentario