© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2012/12/30

Ziurrenik Ailefroideko biderik errazena. Bi horma bertikal motz eta ongi babestuak izan ezik eskalada plaka etzanetan ematen da. Arroka eta babesa oso onak. Jende ugari ibiltzen da, goiz ibili.
Lehenengo luzea.
 Hurbiltzeko: Errepidearen zubia igaro ondoren dagoen aparkaleku atzean dagoen bidea hartu. Chanbran 2h20 - Les Choulieres 1h50 jartzen duen bidea hartu. Pelvoux norabidea jarraitu. Pixka bat aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo. Le Draye aldera hartu. La Galeries modura adierazitako bidezidorra jarraitu. Apur bat aurrerago harrizko mugarri bat aurkituko dugu. Leku horretan bidea utzi eta basoan gora egiten duen bidezidorra (ezkerrera) hartu behar da. Igoera motz, baina gogor batean hormaren oinean utziko gaitu. Bidearen hasiera aurkitzeko, hormaren oina jarraitu eskuin aldera eta terrazatxo moduko bat igo eta jaitsi ondoren, ageriko espoloi baten eskuin aldean, lehenengo luzeko aseguruak ikusiko ditugu.

L1 (40 m, 10 aseguru, 4a). Espoloitxo bat eta ondoren horma txiki bat. Seigarren aseguruan bidea bitan zatitzen da. Eskuineko lerroa jarraitu. Hasierako metroak apurtxo lurrarekin zikinak, baina berehala hobetzen da gauza.
L2 (35 m, 11 aseguru, 4b). Horma bertikal baten azpian jartzeko 5 metro inguruko zeharkaldi horizontal bat egin behar da ezkerrera. Hormak 6-8 metro ditu eta bertikala izanik apur bat kanpora botatzen du, baina ongi babestua dago eta euste-leku onak ditu. Ondoren goraka egiten zuen zeharkaldi bat plaka zeihar batetik zehar. Plakaren erdian oinentzat oso erabilgarria den pitzadura bitxi bat dago.
L3 (25 m 8 aseguru, 4c). Bilgunetik irteteko horma bertikal bat gainditu behar da. Kanpo aldera botatzen du, baina euste-leku onak ditu eta ongi babestua dago. Ondoren espoloi baten erditik doan eta euste-leku eta itsasgarritasunezko pasaguneren bat duen plaka bat.
L4 (15 m, 3 aseguru, 4a). Plakatxo bat espoloitxo batean.
L4bis. Hurrengo bilgunea aurkitu arte 30 m oinez bidezidor batetik zehar.
L5 (30 m, 9 aseguru, 5a). Zutitzen doan plaka etzana. Arroka oso itsasgarria eta oso ongi babestuta dagoen luzea. Espoloiera iristerakoan bertatik metro batzuk egin behar dira bilgunera iristeko.
L6 (45 m, 12 aseguru, 4c). Kanal moduko batek mozten dituen bi plakatxo. Gero diedro etzan bat eta jarraian hormatxo bertikal bat. Terrazatxo moduko batera irteten da. Bilgunera iristeko hormatxo bat gainditzea besterik ez da geratzen.
L7 (40 m, 2 aseguru, II). Hasieran grada moduko batzuk. Gero oinez igotzen da. Gure ezkerrean, goian, ikusten diren hildako bi pinu handi aldera egin behar da, beraien alboan baitago bilgunea.


Jaitsiera: Pinuen ezkerrean bidezidor bat jaiotzen da. Hori jarraitu. Hasieran horizontala da, gero behera egiten du, baina berehala berriro eskuinera egin gora egiten du. Lepotxo moduko batera iristen da. Bertan destrepe txiki bat eginez basora jaisten gara. Basotik doan bidezidorretik jaitsi eta harrizko plataforma handi batera iritsiko gara. Bertan dago rapel instalazioa.
60 metroko sokekin, apur bat desplomatzen duen rapel bat eginez, lurrera justu-justu iristen da (ezkerrera apur bat penduleatzen metro pare bat irabazten dira). Erreferentzia originalak dio tartean beste rapen instalazio bat dagoela eta bi rapeletan jaitsi daitekeela, baina guk ez genuen ikusi. Ondoren bidezidorrari jarraitu eta igoerako bidera iritsiko gara.


Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. Arroka oso trinkoa denez friendsak eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Granito trinkoa.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h45min.
Lucas, Mattéo eta Celia Guigliarelli, Hervé Gugliarelli, Karine Mazé, Pierre Olivier Blanc eta Christiane Bonhomme, 2009.

Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario