Suitzara
itzultzen gara. Oraingo honetan Zermattera. Gronergrat gailur panoramikorako
bidean Riffelhorn dago. Bere bi isuri aldetan eskalada bideak dituen harrizko
gailur txiki bat da. Gehien egiten direnak hego isurikoak dira. Gehienak ez
dute 5c-ko zailtasun-maila gainditzen, baina semiekipaturik daude. Aseguruak nahiko urruti daude eta auto babesteko
materiala eramatea komeni da. Cervino, Breithor eta Monte Rosa eta bere ikaragarrizko
glaziarrera dauden bistak, ikusgarriak. Bista horietaz gozatzeko soilik pena
merezi du bide hauetako batzuei bisitatxo bat egitea. Lasaitasuna ziurtatuta
dago.
Egg bidearen R0tik ikusten den paisaia. |
Iristeko: Zermattera hurbildu.
Hurbiltzeko: Gronergratera igotzen den
trena hartu. Rotenboden geltokian jaitsi behar da (igotzea 35 franko; igo eta
jaitsi 70). Bidaia merkeago egiteko beste aukera bat Riffelberg geltokian
jaistea da (igotzea 29 franko; igo eta jaitsi 58) eta hemendik, ordu erdi
eskasean, oinez Riffelhornera igotzea da.
Trenean
igotzea garestia suertatzen da, baina desnibel handia kentzen dizu. Bidaia
merkeago egin daiteke, guk egin genuen bezala, oinez jaitsiz. Zermatt
herriraino 2h 1/2ko jaitsiera dago.
Rodenboden
geltokiaren aurrean Riffelhorn dago.
Riffelhorn mendiaren ipar isuria. |
Lepora jaitsi eta muinoa apur bat igo
ondoren hego aldera pasa behar da. "Routen Riffel sud" adierazten duen
karteltxo urdin bat ikusiko dugu. Bideetara hurbiltzeko bidezidorraren hasiera adierazten
duen karteltxoa da (Rodenboden geltokitik 10 min.)
Bideetara hurbiltzeko bidezidorraren hasiera adierazten duen karteltxoa. |
Bidezidorra jarraitu behar
da. Tarte batzuetan apur bat "aereoa" da, baina ez du inolako zailtasunik.
Harkaitzean aurkituko ditugun pintura urdin markak eta karteltxo urdintxo batzuk
jarraituz bidea erraz jarraitzen da. Egin nahi dugun bidearen arabera belarrezko
kanal bat edo bi gurutzatu beharko ditugu (ikus hurbiltzeko eskema). Via Charly
bidearen hasieraraino 10 minutu inguru daude eta Egg bideraino 25 min. inguru.
Hurbilketaren eskema. |
Egg (4b, 225 m , derrigorrez 4a)
Mota
askotako eskalada eskaintzen duen bidea. Kalitatezko gneisa, euste-leku eta erregletaz
beteta. Hasiera batean arrokak labainkorra dirudi, baina guztiz kontrakoa da, itsasgarritasun
oso oneko arroka da. Aseguruak urrun. Friends eta fisurero joko bana eta zintak
eraman. Zinta espres luzeak ongi datoz. Bilguneak katez elkartutako bi paraboltez
osatuak.
L1 (30 m , 5 aseguru, 4b). Zati horizontal txiki batez
banandutako bi plaka. Bigarrena lehenengoa baino bertikalagoa da.
L2 (45 m , 3 aseguru, 3b). Kanal-diedroa. Lehenengo 2 aseguruak
ongi ikusten dira,baina hirugarrena ez. Horretarako azken asegurutik 5 metro inguru igo eta ezkerrera
pasa eta kanal-diedro moduko batetik igo.
L3 (30 m 3 aseguru, 4a). Hasieran 15 metro inguru oinez plaka
handi baten oinarrira iristeko. Plaka hori ezkerretik eskuinera igotzen da beste
plaka bertikalago bat saihestuz.
L4 (35 m , 3 aseguru, 3c). Plaka etzan handi bat hasieran.
Gero espoloitxo bat, apur bat bertikalagoa, bloke handiekin. Lehenengo asegurua
urrun. Blokeak dauden tokirako ongi datoz zinta luze batzuk.
L5 (30 m , 2 aseguru, 4b). Blokedun zati bat hasieran eta plaka txiki polit bat amaieran. Plaka
igarotzeko bere ezkerreko ertzetik jo.
L6 (35 m , 6 aseguru, 4a). Eskuineko plakatxora irten,
gero ezkerreko kanaltxora pasa. Hori gainditzerakoan ezkerreko espoloiera pasa
eta plaka handiaren ezkerrean geratzen den ertzetik igo.
Azken
bilgunetik 25 metroko trepadatxo bat besterik ez da geratzen gailurreko gurutzera
iristeko.
Jaitsiera: Krestatik oinez gehi bi rapel motz.
Materiala: 6-8 zinta + bilgunerako materiala. Friends
eta fisurero joko bana eta zinta luzeak. Ongi datoz zinta espres luzeak.
Arroka: Gneis.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 2h30min.
Martin Lehner eta Andreas Perren, 2000.
0 comentarios:
Publicar un comentario