© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2012/12/31

Aurrekoa bezala mota askotako eskalada eskaintzen duen bidea. Hala ere aurrekoa baino errazagoa da. Kalitatezko gneisa. Zimurduraz jositako plaka etzanak. Aseguruak urrun. Friends eta fisurero joko bana eraman. Bilguneak zementatutako eraztun handi batez osatuta daude. Bide hau eta Egg bidea egun berean egin daitezke.
Monte Rosako glaziarra.
L1 (25 m, 2 aseguru, 4a). Euste-leku ugariak dituen plaka, baina aseguruak urrun.
L2 (30 m, 2 aseguru, 3b). Diedro etzana. Diedroaren ezkerrean dagoen plakatxotik igo.
L3 (25 m 3 aseguru, 3b). Hasieran plaka. Hori igaro ondoren terraza handi batera irteten da. Ezkerrean dagoen zimurdurak beteriko plaka etzanetik jarraitu behar da (parabolt batek bidea adierazten du).
L4 (20 m, 2 aseguru, 3b). Zimurduraz beteriko plakatik igo. Plakatik irteterakoan zuzen jarraitu. Bilgunea plaka etzan handian dago, sabai handitik metro batzuk behera.
L5 (30 m, 2 aseguru, 3b). Zeharkaldi horizontala ezkerrera. Lehenengo asegurua 5 metro ingurura dago, bilgunearen altueraren pare-parean. Bilgunea bloke handi baten atzean.
L6 (30 m, 3 aseguru, 3c). Hasieran gradak dituen plaka nahiko etzana. Gero apur bat bertikalagoa jartzen da. Euste-leku onak. Plaka gainditu ondoren bilgunea aurkitzeko beste plaka etzan batetik 10 m inguru igo.
L7 (25 m, 2 aseguru, 4a). Horizontalean eskuinera 4 metro inguru egin eta sabaitxo adierazgarri baten azpitik, eskuinetik, doan plakatxo bertikal bati ekin. Zati  hau igaro ondoren bilguneraino ez da aseguru gehiago, baina euste-leku ugari dago eta autobabesteko aukerak handiak dira.

Jaitsiera: Krestatik oinez.

Materiala: 6-8 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joko bana eta zinta luzeak. Ongi datoz zinta espres luzeak.
Arroka: Gneis.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 2h.
Martin Lehner eta Thomas Zumtaugwald, 1998.



Categories: , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario