Semiekipatutako bide hau Eginoko beste klasiko handi bat bihurtzen ari da. Susi eta Elmer bideen artean kokatuta dago. Arroka orokorrean ona da, baina zati batzuetan adi ibili behar da. Giltza den luzea, bostgarrena da. Bi aseguru ditu soilik eta oso urruti gainera. Lehen, bien artean iltze bat zegoen, baina orain ez dago sokakide batzuk kilikolo aurkitu eta kendu egin zutelako.
Bidearen
hasiera aurkitzeko (agian gauza zailena) mihi forma duen plaka etzan bat bilatu
behar da. Plaka hori bi haritzen artean dago, harkaitzak egiten duen moko
berezi baten ezkerrera. Bidea Susi bidea hasten den lekutik 20-25 metro eskuinera
kokatuta dago. Lehenengo parabolta oso goian ikusten da.l
Iristeko: Egino herrira hurbildu.
Hurbiltzeko: Ikus aipamena.
L1 (50 m , 8 aseguru, 5c). Lehenengo metroak plaka
etzan batetik egiten dira, baina lehenengo asegurua urrun dago, 15 metro ingurura, plakan
dauden belar batzuen gainean. Lehenengo parabolt hori baino lehen, plakan
dauden belar horiek baino lehenago, trabatutako fisurero bat dago. Bigarren
asegurua zuhaixka baten alboan dago. Lehenengo eta bigarren aseguruen artean
estutu beharreko pasagunea dago. Gero diedrotxo bat eta sabaitxo bat igaro
behar dira. Azken hau gainditu ondoren diagonalean ezker aldera igo behar da
bilgune aurkitzeko. Zailtasun jarraia duen luzea da.
L2 (40 m , 3 aseguru, 4c). Ezker aldera, espoloi
aldera, irten. Lehenengo asegurua 10 metro ingurura, enbor
baten alboan. Espoloitik igo eta zinta handi bat oso ongi koka daitekeen
harri-moko bat aurkituko dugu. Apur bat gorago, zuhaitz baten parean, ezkerrera
pasa eta erdian pitzadura bat duen diedro batetik igo behar da. Bertan
friendsak oso ongi sartzen dira. Espoloira berriro irten eta plakatxo bat
gainditu behar da bilgunera iristeko. Arroka ona luze osoan lehenengo metroak
izan ezik. Tarte horretan arroka ezin da esan txarra denik, baina arreta pixka
bat jarri behar da.
L3 (35 m 3 aseguru, 4c). Plakatik irten eta
diedro-kanal moduko batean sartu. Bertan friendsak ongi koka daitezke.
Espoloiaren gailurraren oinarrian aseguru bat dago. Txapatu eta eskuinera pasa
azken metroak egiteko. Hemen arrokarekin arreta pixka bat eduki behar da.l
Apur
bat igo eta 30 metro
inguru jaitsi (destrepe txiki bat) eskuineko lerroari jarraitzeko.
L4 (40 m , 6 aseguru, 5b). Zailtasun jarraia duen
luzea. Zuhaitza gainditu ondoren, pitzatutako plaka handi batetik igo behar da.
Bilgunetik
irten eta 100 metro
inguru egin behar dira hurrengo luzearen hasierara iristeko. Hasiera aurkitzeko
bloke handi baten gainean harrizko mugarri bat bilatu behar dugu.
L5 (45 m , 2 aseguru, 6a+ edo 5c/A0). Lehenengo asegurua (plaka
bertikal batean) oso urrun ikusten da, baina nahiko ongi iristen da. Plaka hasi
baino lehen friends batzuk ipintzeko aukera dago. Txapatu ondoren 6a+ko
pasagunea A0 modura pasa daiteke. Euste-lekuak dituen pitzadura batetik
jarraitu behar da, baina erdialdera utzi eta apur bat eskuinera egin behar da. Sabaitxo batera iritsiko gara. Lehen iltze batekin babestua zegoen, baina orain kenduta dago. Ematen duenez sokakide batzuk kilikolo aurkitu zuten eta arazoak ekiditzeko kentzea erabaki zuten. Bertan dagoen pitzaduran friend txiki bat ipini daiteke. Bere gainean estutu
behar den beste pasagune bat dago. Luzeak bilguneraino plaka bertikal batetik
jarraitzen du, baina oraingo honetan euste-leku gehiagorekin.
Materiala: 8-10 zinta + bilgunerako materiala.
Friends eta fisurero joko bana eta zinta luzeak.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 4h15min.
Lasarte anaiak, 2001.
Aupa,
ResponderEliminaraurreko larunbatean Txomin bidea eskalatu genuen. Bide polita eta gomendagarria. Gauzatxo bat, 5.luzean azaltzen den iltzerik ez genuen ikusi, hala ere ez dago arazorik friend txikiak sartzeko aukerak baitaude.
Besterik gabe eskerrikasko, horrelako krokis ederrak egiteagatik.
urrenarte
Kaixo
EliminarGazteleraz dagoen sarreran hau ipini zuen (2014ko uztailak 23an) Lemonretos goitizinerakin idatzi zuen norbaitek:
ATENCION!!!Arratsaldeon, Buenas tardes:
23/07/2014 esta mañana nos hemos encontrado una cordado en la via Txomin a los que en el 5º largo uno de los anclajes se les salia con la mano y lo han retirado para evitar riesgos a posteriores cordadas.
Informar desde aqui a quien corresponda, eskerrrik asko, gracias.
Ea tartetxo bat hartzen dudan eta krokisa eguneratzen dudan.