Ingurua
klima lehor bat izateagatik bereizten da eta, beraz, udaberrian, udazkenean eta
neguan eskalatzeko aukera ederrak eskaintzen ditu. Ziurrenik udaran bero
gehiegi egiten du, baina Evak esan zigun bazirela orientazioagatik itzalean
zeuden bideak eta, beraz, udaran ere eskalatzeko aukera zegoela.
Hormak
kotxez mugitura herritik 5 minutu eskasera daude. Neguan goizeko 10etatik
aurrera eguzkiak bete-betean ematen die eta, pantanoak sortzen duen behe-lainoa
ez bada, oso goiz eskalatzen has daiteke eta egun oso aprobetxatu. Behe-lainoa
bada, ordu horretarako Formiguera horman (altuago baitago) eguzkiak jotzen du
eta eskalatzen has daiteke lasai-lasai
(abenduak 27an kamisetan eskalatzen egon gara).
Arroka
kareharrizko tillita da. Kaltzio karbonatoagatik eta hareagatik gogortu diren
kareharrizko harri blokez osatuta dago. Bloke horiek tamaina desberdinekoak
dira jatorri glaziarra baitute. Itsasgarritasun oso oneko eta euste-lekuz
beteriko arroka da.
Eskalada
jarduera inguru hauetan dagoen ferratarekin ("Cagate Lorito" ferrata
oso zaila) edo Roca del Bous historiaurreko aztarnategi Neandertalera
bisitarekin konbina daiteke (aterpean galdetu).
Iristeko: Lleidatik Balaguer aldera jo.
Bertan Camarasara eramaten duen C13 errepidea hartu. Camarasara iritsi baino kilometro bat lehenago Sant
Llorenç de Montgaiera eramango gaituen errepidea hartzeko bidegurutzea
aurkituko dugu.
Contrafort del Cilindre
Arratsaldean
iritsi ginen eta azken izpiak aprobetxatzeko asmoarekin bide hauek egitea erabaki genuen (nahiz eta
bakarra balitz bezala har daitezkeen). Inguru
honetako arrokarekin lehen kontaktua izateko egokia izan daitekeen bide
motza da, hurbilketa are motzagoarekin. Oso ongi ekipatua (agian lehen luzea
gehiegi). Ziurrenik San Llorenç-eko bide errazenak dira.
Dirudienez,
lehen, militarrak entrenatzen ziren tokia zen eta burilez josita omen zegoen. Lluís
Olòndriz, Sergi Miranda eta Juan Ramón Segura-k berrekipatu dituzte. Umeentzat
oso egokiak dira eta, beraiek beraien blogean dioten bezala
(http://escaladaperatontos.blogspot.com.es), 70 urtetik gorakoentzat ere.
Hurbiltzeko: P aparkalekuan kotxea utzi (ikus
marrazkia). El Contrafort aurre-aurrean
geratzen da. Roca del Bous-era doan bidezidorra
hartuz 2 minututan hormaren
oinean gaude.
Per la Canalla (5a, 50 m , derrigorrez 4b)
L1 (25 m , 12 aseguru, 4a). Oinentzat eta eskuentzat
euste-leku ugari dituen plaka etzana. Bilgunea hormaren erdiko zatian, bloke
handi batean.
L2 (25 m , 6 aseguru, 4a). Ezkerreko bariantea (gezi
bat eta 4 zenbaki handi bat horiz horman margotua). Hasieran plaka etzana.
Laugarren aseguruan bi aukera daude. Ezkerrekoa apur bat gogorragoa da.
Hormatxo bertikal bat, 3
metro ingurukoa, euste-leku onekin, baina arrokarekin
arreta pixka bat izan behar da.
Sortida per la Mainada (4b, 50 m , derrigorrez 4a)
L1 (25 m , 12 aseguru, 4a). Oinentzat eta eskuentzat
euste-leku ugari dituen plaka etzana. Bilgunea hormaren erdiko zatian, bloke
handi batean.
L2 (25 m , 8 aseguru, 4b). Eskuineko bariantea (gezi
handi bat eta 5 zenbaki handi bat horiz horman margotua). Euste-leku onak
dituen plaka batetik jarraitzen du bilgunera iritsi arte.
Jaitsiera: 60 metroko bi sokekin rapel batekin lurrean gaude. "Sortida per la
Mainada" bariantearen bilgunean ez dago eraztunik eta, beraz, rapelatzeko "Vía
per la Canalla" bideko bilgunera pasa beharko dugu. Beste aukera bat
atzetik oinez jaistea da.
Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hego-ekialdea.
Iraupena: 45min.
Nork
berrekipatua: Lluís Olòndriz, Sergi Miranda eta Juan
Ramón Segura, 2012.
0 comentarios:
Publicar un comentario