Horma honetara bueltatzen gara neguko
goizeko eguzkiaren berotasunaren bila. Deskribatzen diren bi bideak bata
bestearen atzetik egin daitezke. Eskalada egun polit bat lortuko dugu horrela.
El
Aberroncho (5c, 90 m , derrigorrez 5b)
Orain dela gutxi irekitako bideak kanal
bat aprobetxatzen du eskalada luzatzeko. Bigarren bilgunea eraztunez hornituta
rapelatzeko prestatuta dago.
L1 (35 m , 5 aseguru, 5a). Lehenengo asegurua aurkitu
arte kanaletik igo. Lehenengo metroak grada modukoak dira. Gero zeharkaldi
txiki bat eskuinera apur bat estutu behar den pasagunea duen gilbortxoa
aurkitzeko (ongi babestua). Azkenik, bilguneraino, plaka etzana. Bigarren eta
hirugarren aseguruen artean enpotratutako fisurero bat dago.
L2 (25 m , 6 aseguru, 4c). Hasieran plaka etzana,
baina gero, azken metroetan, tentetzen doa. Azken metroak bertikalagoak dira,
baina euste-leku onekin.
L3 (30 m , 9 aseguru, 5c). Tentetzen doan plaka. Azken
aldera plakak kanpo aldera botatzen du. Zati hau ongi babestuta dago eta euste-leku
onak ditu, baina besoz ongi ibili behar da.
Jaitsiera:
60 metroko 2 sokekin rapel bakarrarekin lurrean gara.
Materiala: 9 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h15min.
Behetik irekita: David Domínguez, Miguel Ángel
García eta Juan Gutiérrez, ekaina 2012.
Memoria
selectiva (5b, 80 m , derrigorrez 5a)
Orain dela gutxi irekitako bidea. Bere
azken bi luzeak zailtasunean jarraiak dira. Motza egiten da. Egokia bere alboko
edozein bideekin konbinatzeko.
L1 (25 m , 4 aseguru, 4a). Hasieran apur bat bertikala
den plakatxoa. Gero bidea asko etzaten da.
L2 (30 m , 8 aseguru, 5b). Erlaitz batera iritsi arte plaka etzana. Gero plaka
bertikala pasagune fin bateren batekin.
L3 (25 m , 8 aseguru, 5b). Tentetzen doan plaka, erdi
aldera pasagune fin batekin. Oso ongi txapatua.
Jaitsiera:
R1 eta R2 bilguneak eraztunik gabe aurkitu genituen eta horregatik
"Normal" bidetik jaitsi ginen.
Materiala: 8 zinta + bilgunerako materiala.
Arrola: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h.
Nork ekipatua: Llúis Olóndriz eta Joan R.
Segura, Sergi Miranda eta Charli Delafuente-ren laguntzarekin, urria 2011.
0 comentarios:
Publicar un comentario