Kresta hau P1 aparkalekutik 5 minutu
eskasera dago. Arroka ezin hobea eta patio sentsazio gutxi. Edozein momentuan
rapel txiki batekin bidea uzteko aukera dago. Ezin hobea estresik gabe eskalada
gozagarri bat egiteko.
Bere orientazioa dela eta, neguan hobe
da eguzkiak ematea. Hala ere, uste dut udaran itzalean eskalatzeko aukera eman
dezakeela.
Hurbiltzeko:
Kotxea P1 aparkalekuan utzi eta bidezidorra hartu (ikus marrazkia).
"Ferrata" adierazten duen bigarren kartelean zuzen jarraitu eta
bideak errekatxoa zeharkatzen duenean, zeharkatu gabe, bidezidor baten arrasto
batetik eskuineko ertzetik jarraitu. Berehala aurkitzen da bidearen hasiera
(kotxetik 5 min.)
Crestas
Tío María (5c, 155 m , derrigorrez 4c)
Oso jarraia ez den eskalada, arroka eta
ekipamendu ezin hobeago batean. Bideak erresalteak lotzen ditu
interesgarriagoak diren zati batzuk tartekatuz. Bidea beraz ez jarraia, baina
bere xarmarekin. Erosoa eta azkarra egiten. Itzulera ere oso erosoa.
L1 (25 m , 7 aseguru, 3c). Erdian itsasgarritasunezko
plakatxo bat duen ranpa bat. Bilgune erosoa krestaren oinarrian.
L2 (45 m , 10 aseguru, 5a). Erresalte bat gainditu eta
krestan kokatu. Bertatik jarraitu eta, zati horizontalago batetik igaro
ondoren, beste erresalte bati ekin. Bigarren hori gainditzerakoan babaresa oso
polit bat duen zati horizontal batera iritsiko gara. Horretarako krestaren
eskuinetik joan behar da. Zati hau ez da derrigorrezkoa. Zaila ikusten badugu
kresta gainera igo gaitezke eta zailtasunak desagertzen dira. Ondoren bilgunera
iritsi arte trepada.
L3 (40 m , 10 aseguru, 5c). Krestaren ezkerrean dagoen
pitzatutako diedro bertikala, baina euste-leku handi eta oso onekin. Atletikoa,
baina oso ongi babestua. Aseguruak oso gertu. Ondoren trepada bilgunera iritsi
arte.
L3 (45 m , 10 aseguru, 5b). Bilgunearen eskuinetik
irten, apurtxo bat jaitsi eta luzeko zailtasun esanguratsu bakarrari ekin.
Babaresa bertikal txiki bat (5b-ko pasagune bat). Ondoren, bilguneraino,
trepada erraza oso arroka onean eta euste-leku oso onekin. Hautazko bilgune bat
aurkituko dugu 30 metrotara 2 spitez osatua. Bertan bilera egin daiteke, baina
hobe da jarraitzea bidea amaitzeko 15
m eskas geratzen baitira.
Jaitsiera:
Trenbide aldera jaitsi bidezidorrari jarraituz. Metro batzuk aurrerago bideak
ezkerrera jotzen du eta, trenbidera iritsi gabe, bailararen hondoan uzten
gaitu. Kotxera iristeko 10 minutu.
Materiala: 10 zinta + bilgunerako materiala.
Hirugarren luzeko diedroko pitzadurak friendsekin praktikatzeko aproposak izan
daitezke.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hego-mendebaldea.
Iraupena: 1h45min.
Nork
ekipatua: Juan Gutiérrez eta Sergio Campas, martxoa
2010.
0 comentarios:
Publicar un comentario