© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2013/01/22

PARET DE LA FORMIGUERA
Paret de la Formigueraren mendebaldeak bide luze nahiko motzak arroka oso onean eskalatzeko aukera ematen du. Normalean eskalada plaka etzanetatik izaten da. Lehenengo luzeetan plaka gehienak nahiko etzanak izaten dira, baina hortik aurrera bertikalagoak bihurtzen dira. Azken luzeetako batzuetan amaierako zatiak kanpo aldera ere bota dezakete.

Hurbiltzeko: Kotxea P1 aparkalekuan utzi eta bertatik irteten den bidezidorra hartu.
"Ferrata" adierazten duen bigarren kartelean errekatxoa gurutzatu eta bidezidor nabari bati jarraituz trenbideraino igo (10 min). Trenbidea zeharkatu eta, igoera motz baten ondoren, beste 5 minututan bideen oinetan gara.

Normal  (4b, 100 m, derrigorrez 4b)
Biderik errazena eta aseguruak urrunenak dituen bidea. Inguru honetako eskaladarekin eta arrokarekin lehen kontaktua izateko bide aproposa izan daiteke.

L1 (50 m, 4 aseguru, 3c). Itsasgarritasun handiko arroka duen plaka etzana. Lehenengo eta bigarren aseguruen arten distantzia handia dago, baina bien artean arroka-zubi ezin hobeago bat aurkitzen da. Nahita jarrita dagoela ematen du. Laugarren asegurutik bilguneraino ere distantzia handia, baina plaka asko etzaten da eta, gainera, autobabesteko aukerak daude arroka-zubi batzuetan. Lehenengo bilgunea (2 parabolt) lurrean aurkitzen da eta deserosoa da. Hobeagoa da 5 metro gorago igo eta eraztunak dituen bi paraboltez osatutako bilgunea erabiltze.
L2 (25 m, 3 aseguru, 4b). Horizontalean ezkerraldera 3-4 metro egin eta bi ipuruen artean lehenengo asegurua ikusiko dugu. Ondoren bideak ezkerretik eskuin aldera egiten du. Plaka bertikalagoa euste-leku onekin. Arroka itsasgarria.
L3 (25 m, 5 aseguru, 4b). Eskuin aldera irten eta kanal ireki modukoa den horretan sartu. Luzea honek aurrekoaren arroka eta zailtasun antzekoak ditu.

Jaitsiera: 60 metroko 2 sokekin bi rapelekin lurrean gara.Bat R1eraino eta hortik lurreraino beste batean.

Materiala: 6 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 1h.
Lehen igoera: S. Lafarga eta J.M. Rossell, urria 1970.


La vía dels Jesusos edo Savina wall   (5b, 80 m, derrigorrez 5a)
Goiko partean aurreko bidea baino gogorragoa. Lehenengo luzea oso etzana. Oso arroka ona eta oso ongi ekipatua. Jarraitzeko gogoarekin geratzen zara.

L1 (30 m, 5 aseguru, 3c). Inongo zailtasunik gabeko plaka etzana. Bilgunea eraztunik gabeko 3 paraboltez osatua.
L2 (25 m, 6 aseguru, 5a). Are eta bertikalagoa ipintzen den eta euste-lekuak dituen plaka. Oso ongi ekipatua. Azken aseguruak nahiko hurbil. Bilgunea eraztunik gabeko 3 paraboltez osatua.
L3 (25 m, 6 aseguru, 5b). Are eta bertikalagoa bihurtzen den plaka. Ipurua pasa ondoren hormatxo bertikal bat pasagunetxo gogor batekin, baina euste-leku onak ditu.

Jaitsiera: R1 eta R2 bilguneak eraztunik gabe aurkitu genituenez "Normal" bidetik jaitsi ginen.

Materiala: 6 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak ez dira behar.
Arroka: Kareharria (tillita).
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 45 min.
Lehen igoera: Jesus Lores eta Jesús Martinez (Martinetti), 1976.
Berrekipamendua: CES-eko (Centre Excursionista de la Segarra) kideek berrekipatua.

Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario