© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2013/04/11

Plaka bertikaletan zehar ematen den eskalada teknikoa eta mantenitua. Aseguruen artean alde batera eta bestera mugitzen ibili behar da arrokaren ahuleziak aurkitzeko. Bidearen hasieran arroka nahiko higatua dago, baina hori izan ezik kalitate oso oneko arroka (konglomeratu trinkoa) aurkituko dugu. Beti oinen punta gainean eskalatzen ibiltzeko ohitura faltagatik edo, oineko bikiak kargatu egiten dira. Txapa berdeak. Gailurretik monastegi aldera bista ederrak.

Hurbilketa: Funikularraren goiko geltokian Sant Jeronira doan bidea hartu. Gorro Frigi aldera goazela, Santa Magdalena jartzen duen kartel batez adierazitako bidegurutze bat aurkituko dugu. Ezkerrera doan bidezidorra hartu eta igoera leun eta motz baten (3 min) ondoren bidearen oinarrian egongo gara (Montserrateko informazio gehigarria hemen)

L1 (45 m, 12 aseguru, 5a). Hasieran plaka etzana (ez gehiegi), baina gero tentetu egiten da. Euste-leku txikiak esku eta oinentzat. Luzearen hasiera nahiko higatua dago. Bosgarren aseguruan eskuinera pasa behar da. Hor dago luzeko pasagune gogorra.
L2 (40 m, 11 aseguru, 5a). Aurreko luzearen antzeko, baina oinentzat eta eskuentzat euste-leku hobeagoekin.
L3 (35 m, 10 aseguru, 4b). Hormatxo bertikal bat hasieran, baina gero plaka nahiko etzaten da. Azken metroetan trepada erraza bilgunera iristeko.



Jaitsiera: Azken bilgunetik oinez 10 metro igo eta gailurrean gara. Bertatik rapelaren bilgunea ikusten da (2 parabolt katez lotuta eta eraztunarekin). 40-45 metroko rapen etzan baten bidez lurrean gara. Rapela eskuin aldera, gure eskuin aldean ikusten den lepotxo aldera, egin behar da. Hormaren oinetik pasatzen den bidezidorra jarraituz ordu laurden batean berriro gara funikularraren goiko geltokian.

Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan daude.
Arroka: Lehenengo metroak izan ezik (non nahiko higatua dagoen), kalitate oso oneko konglomeratu trinkoa.
Orientazioa: Ipar-ekialdea.
Iraupena: 2h
Lehenengo igoera: A. Carmona eta A. Montesinos, maiatza 1990.


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario