Eginoko klasiko handi bat. Pasagune zailenak
paraboltez babestuak dituen bide semiekipatua da. Zaila izan gabe, azken
asegurua urrun geratzen den zatitxo bertikalak ditu eta beraz autobabesa
derrigorrezkoa da. Bilgune gehienak eraztundun parabolt bakar batez osatuta
daude. Beheko zatian, arista oraindik guztiz definituta ez dagoen zatian eta
zabalagoa den horretan, posible da, konturatu gabe, asegururen bat saltatzea
baten bat aurkitzea zaila delako.
Bide honek friends eta fisureroak jartzen
ikasten hasteko balio dezake. Azkenean altuera hartzen da eta azken luzeak
sentsazio onekin uzten du. Azken luzeetan Arabako lautadara dauden bistak
zoragarriak dira.
Iristeko: Bi aukera daude. Lehena Egino herritik eta bigarrena Lezeko
aparkalekutik. N-1 errepidez Egino herrira hurbildu eta aukeratutako
hurbilketaren arabera eliza inguruan aparkatu edo Lezeko atseden lekura
hurbildu eta bertan dagoen aparkalekuan aparkatu.
Hurbiltzeko:
Herrian aparkatu badugu, elizatik hormak dauden aldera
bideratzen den kalea hartu. Lehenengo bidegurutzean eskuinera hartu eta apur
bat aurrerago ezkerrera. Berehala ataka metaliko bat aurkituko dugu. Zeharkatu
eta zementuzko pistatik igo. Ur biltegia pasa ondoren, apur bat aurrerago,
pista bitan zatitzen da. Ezkerreko adarra hartu. Usoa eta Aztorearen aurrean
dagoen hartxingadi handira irtengo gara. Altuera galdu gabe ezkerrera jo
aristaren parean kokatu arte. Bidezidor arrastoak jarraituz bere oinarrira igo.
Kotxetik 30 min inguru.
Lezeko aparkalekutik Eginoko monolitoetara
doan pista hartu. Monolitoak gertu ditugunean pistak bihurgune itxi bat egiten
du ezkerrera. Puntu horretan bidezidor bat jaiotzen da eskuinean. Bide horrek monolitoen
azpitik eramango gaitu baso barrutik. Kotxetik 20 minutu ingurura arantzadun
hesi batekin egingo dugu topo. Zeharkatu eta bidezidorretik jarraitu.
Hartxingadi bat zeharkatu eta azken monolitoaren azpitik igaro ondoren beste
hartxingadi batera iritsiko gara. Bertatik, gure ezkerrean, "Arista de los
caracoles" delakoa ikusten da. Bidezidor arrastoak jarraituz bere
oinarrira igo. Kotxetik 45 min inguru.
Hurbiltzeko aukerak. |
Bidearen hasiera aristaren ezkerretik edo
eskuinetik egin daiteke. Ezkerretik zuhaixka batzuen atzean aurkitzen den
diedrotxo bat aurkitu behar da. Eskuinetik, bidezidor arrastoak jarraituz
aristara hurbiltzeko aukera garbia ikusi arte, gora igo. Trepadatxo batek
ezkerretik hasiko bagina baino apur bat gorago dagoen erlaitz batean uzten
gaitu.
Aristara sartzeko aukerak. |
L1 (30m,
1 aseguru, 4a). Guk eskuinetik hastea erabaki genuen.
Lehenengo metroak krestatxo zorrotz batetik igotzen dira. Gero eskuinera pasa
eta toki errazenetik igo plaka-horma batekin topo egin arte. Bertan luzean
aurkituko dugun parabolt bakarra dago. Plaka gainditu eta krestaren eskuinetik (toki
errazenetik) igoz adi egon behar dugu, bestela bilgunea atzean utzi dezakegu eta
(eraztundun parabolt 1; zaila ikusteko).
L2
(30m, 4 aseguru, 4b). Kresta zabala hasieran. Guretzat
egokiena ikusten dugun tokitik igo. Gero, lehenengo tontorrera hurbiltzen
garenean, ezkerreko plakatxora irten behar da. Bertan parabolt bat aurkituko
dugu eta beste bat tontorra goitik behera zeharkatzen duen diedroaren hasieran.
Diedroa da bideko lehenengo zailtasun aipagarria. Bilgune erosoa erlaitz handi
batean.
Edozein arrazoiengatik lehenengo bilgunea
atzean uzten badugu, plakatxoan dagoen paraboltean bilgunea osa daiteke
(hasieratik 60 metro
ingurura daude). Alboan trabatutako fisurero bat dago eta bere laguntzarekin erraz
indartu daiteke bilgunea.
L3 (30m,
0 aseguru, 3c). Zertxobait bertikala den kresta zatia
hasieran. Gero asko etzaten da. Zati horizontalaren amaieran, kresta berriro
ere malda gora jartzen hasten den tokian, dago bilgunea. Eskuin aldean dago,
krestatik apur bat irtenda.
Aristaren eskuin aldean belarrezko malda bat
dagoenez luze honetan altuera sentsazio gutxi dago. Oinez jaitsi daitekeela dirudi.
L4
(35m, 1 aseguru, 3c). Bilgunetik irten eta ezer sartzen
uzten ez duen horma bertikala gainditu behar da. Zati honetan dago luzean
aurkituko dugun parabolt bakarra. Zertxobait gorago, beste hormatxo bat, baina
hau euste-leku onekin. Ondoren gauza etzan egiten da. Tontortxo baten albotik
pasa (ezkerrean utziko dugu) eta 10 metro gorago dago bilgunea.
L5
(25m, 1 aseguru, 3c). Krestatik igo belarrezko
kanaltxoa eskuinean utziz. Hasi eta 10 metro ingurura dago luze honetako parabolt
bakarra. Zatitxo bertikal bat gainditu ondoren gauza etzan egiten da. Ezkerrean
dago, 5 metro
ingurura, bilgunea (2 parabolt).
L6 (35, 5 aseguru, 4c). Bilgunetik ezkerrera metro batzuk egin
eta parabolt batez babestuta dagoen diedroari ekin. Txapatu eta ezkerrera pasa.
Zati belartsu bat igo behar da pitzatutako azken plaka handiaren oinarrira
iristeko. Plaka bertikala estrategikoki jarritako 3 paraboltez ongi babestuta
dago. Azken 15 metroetan ez dago asegururik, baina arroka trinkoa da,
itsasgarritasun onekoa, euste-leku handiekin eta autobabesak ipintzeko
pitzadura onekin. Azken bilgunea arroka zubiekin eraiki behar da.
Jaitsiera: Olano mendira igotzeko bide arruntetik edo Usoa eta Aztorearen bidetik jaitsi daiteke. Bigarren aukera zertxobait azkarragoa eta zuzenagoa da, baina bidea ez bada ezagutzen edo lurra hezea badago, arreta pixkarekin ibili behar da.
Materiala: 7-8 zinta + bilgunerako materiala. Friends eta fisurero joku bana.
Arroka: Kareharria
Orientazioa:
Hego-ekialdea.
Garaia: Urte osoa (arrokari lehortzeko denbora
emanez)
Iraupena: 2h45min
Lehenengo
igoera: Juan Carlos Fdz. de la Torre, Baños.
Vaya lujo tenemos contigo, tanto blog como libro.
ResponderEliminarZorionak.
Iñaki M.
Eskerrik asko.
ResponderEliminarIraila hasieran hortik ibili ginen eta aurreko krokisean oker zeuden gauza batzuk zuzendu ditut.
ResponderEliminar